Iretargia harrika hausteko poemak

Gorka Bereziartua
0

Ibon Sarasola, argazki zahar batean (irudia: Auñamendi entziklopedia).
Ibon Sarasola, argazki zahar batean (irudia: Auñamendi entziklopedia).

“Irudi hori buruan geratu zitzaidan: “Gazte naiz: / iretargia harrika hautsi dut”. 16 urte nituen eta irudi potentea iruditu zitzaidan. Ahaztutako liburua da [Ibon] Sarasolaren Poemagintza, oso liburu ederra; merezi luke berrargitalpena sarreratxo batekin”. Koldo Izagirreri Parisen bizi naizen harira egindako elkarrizketan atera zen gaia eta, hilabete batzuk geroago puntuari erantzun diote Armiarman (non bestela): osorik irakur daiteke orain idazle eta filologo donostiarrak 1969an argitaratu zuen liburua.
Literatur Emailuetan irakurtzen dugunez, 23 urte besterik ez zituen Sarasolak poema horiek argitara eman zituenean. “Irudi eta baliabide klasikoen ukoa, banalitateak izan zitezkeen gaien hautua, gauzen deskripzio sotil eta sutila… Ildo berri bat, zaila, ausarta, ebaki zuen Sarasolak”.
Benga, irakurtzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA