Boligrafo Gorria
Artea Flash batean
by Gorka Bereziartua
  • Artea
  • Flash batean

Kitsch? Ironia?

Gorka Bereziartua
2014-01-23
1

Igotz Ziarretak Fitur azokarako egindako afixa.
Igotz Ziarretak Fitur azokarako egindako afixa.

Eztabaida polita sortu da Eusko Jaurlaritzak Fitur azokara eraman duen proposamenaren harira. Igotz Ziarretarena da goian ikusten duzuen irudia, Nazioarteko Turismo Ferian EAEko Gobernuaren pabilioian ikusi ahalko dena. Polemikatxoaren tantak jarraian.


[View the story “Eusko Jaurlaritza Fitur-en: eztabaida kitsch-ari buruz” on Storify]

Nire ustez, testuinguruaren garrantziarekin egiten dugu topo hemen. Ziarretaren obraren atzean dagoen asmo ironikoa zalantzan jarri gabe, atzo Jaurlaritzak egindako aurkezpenak obraren esanahia irensten duela iruditzen zait. Zoritxarrez.
Hori bai, ezin uka pabilioiko muntaketa orokorrak bere ironia dosia daukanik: Eusko Jaurlaritzak baserria euskal “singularitatea” aldarrikatzeko erabili duela esan du eta halaxe jokatu beharko dugu baserri hitza ere laster, singularrean. Alegia, bakarra geratuko zaigula bizirik. Edo alerik ez.
A, baina itxoin. Hori ez da ironia, sarkasmoa da.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

eusko jaurlaritzafiturigotz ziarretaturismoa
1 Iruzkin
    dudak (e)k dio: Erantzun
    2014-01-23, 15:21

    Igotzek ironia askoz potenteagoa duten irudiak baditu, bertako askok ulertuko ez luketen ironia gainera, hortaz, eta Igotzen lanaz hitzerdirik esan gabe.. Zertara dator bertako denok ulertu ez dugun ironiadun irudi batzuekin kanpotarrak erakarrri nahi izatea?
    Fiturren dabiltzan atzerritarrei galdetzea primeran legoke! “Zer esaten dizute erkidegoko stand horretan ikusi ditzakezun irudiek?”
    EZ DAO POTROIK!!!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Eta Antiguok cumbia dantzatu zuen2014-01-23
La Cumbre jauregian kamerarik ez2014-01-24
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA