53 urteko irakasle ohi batek laguna garbitu du Errusian “poesia vs. prosa” eztabaida baten ondorioz. Antza denez, hildakoak (67 urte), erabat mozkor, fermuki baieztatu zuen “benetako literatura bakarra prosa dela”. Edalagunak, poesia irakurlea bera, haserre sastakatu zuen hiltzeraino.
Bost burutazio gertakari lazgarri hauei buruz:
1) Poetei eta poesia zaleei buruzko oso pertzepzio okerra dago munduan. Egun osoa loreei eta tximeletei buruz pentsatzen ari diren jendeak direla uste dute askok eta ez da hala. Poesia zaletasuna publikoki onartzeak dakarren estigmatizazioak, nerabezaroan klasekideen aldetik jasaten diren burlek, irainek eta biolentzia fisikoak asko gogortzen dute pertsona. Kontuz poesia zaleekin. Ghettotik datoz, esperantzarik ez dagoen lekutik. Ikustekorik ez sozialki onartutako prosa irakurle klase ertain happyekin.
2) Euskal Herrian gertatu izan balitz Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltza honezkero hasi zen poesia debekatzeko ikerketa prestatzen, Carlos Urquijotek (prosa zalea baita, ezinbestean) eskatuta.
3) Euskal Herrian gertatu izan balitHEMEN DENAK LAGUNAK GARA ETA EUSKARAZ EGITEN DEN GUZTIA ONDO DAGO ETA KONTRAKOA USTE BADUZU ORDUAN BAI SARTUKO DIZUDALA LABANA.
4) Ez, serio: posible ote litzatekeen hemen hain eztabaida sutsurik? Ez. norbaitek hilda bukatzeko arriskua duten eztabaiden terrenoa gurean oso-osorik Iruña-Veleiak okupatu du.
5) EXTRA! EXTRA! Hiltzailearen adierazpenak jaso ditugu esklusiban Errusiatik:
Esanen dute
hau
poesia
eztela,
baina nik
esanen diet
poesia
laban bat
dela
(kabron)
1 Iruzkin
oso ona!!!
karki karkii!