Etiketa: errusia

Hiru pintada ikusi nituen oso denbora gutxian

0

Egun batzuetako tartearekin pantailan agertu zaizkit hiru pintada, bi Euskal Herrian eginak eta bestea atzerrian edo, bueno, Huescan, eusko labeldun eskiatzaileek eta ehiztariek sarri samar kolonizatzen duten arren, gure-gurea ere ez den paraje batean –nahiz eta kanta bat ere bageneukan […]

Irakurri

Portugal dut amets

0

Ukrainaren inbasioa dela eta ez dela, azkenaldian asko ari da agertzen notizietan Roman Abramovitx oligarka portugaldarra. Bai, ondo irakurri duzue: portugaldarra. Idatzi behar duzuna aurreikusten duen teklatuak ere “errusiarra” jartzen du “oligarka” hitzaren ostean, baina gauzak hain bihurtu dira konplikatuak, […]

Irakurri

Garrantzi gutxiko garaien alde

0

“Gerrak bizitzaren tonua jasotzen du, denon barne-bizitza ekintza-eskema soil-soil baten inguruan antolatzen baitu (bi alderdiak) eta, heriotza beti gertuaren ideia azpian, jarduerarik hutsalenei egundoko garrantzi-kutsua ematen die” (Cesare Pavese, Bizitza lanbide. Itzulpena: Maite Lopetegi). Tanke bat topatu dut neure kafesnean. […]

Irakurri

Zein da zure gerra?

1

Gauzak diferenteak ziren lehen. Erran nahi baita, joan den astean: tabernetako terrazez idatzi zitekeen gerra-terminoak erabiliz. Kar, kar. Gero albistegiak broma bueltatu digu eta badira egun batzuk justu kontrakoa egiten ari garela: gerrari buruz jardun, tabernako terrazatik ariko bagina bezala. […]

Irakurri

Eduard Limonov: paradoxa errusiar baten heriotza

0

“Arratsaldeko ordubatetik hiruretara bitartean Madison etorbidetik pasatzen bazara, Berrogeita Hamabost kalearekin gurutzatzen den lekuan, ez izan alferra, bota burua atzerantz eta altxa begirada Winslow hoteleko eraikin beltzaren leiho zikinak ikusteko. Han, azken solairuan, hamaseigarrenean, hotelak dauzkan hiru balkoietatik erdikoan, han […]

Irakurri

Pussy Riot: Anonymous + punk feminista Errusian

0

Zortzi lagun aurpegiak kolorez estalita Kremlinaren aurrean abesti hardcoreta batekin Vladimir Putin egurtzen. Protesta hori egiteagatik atxilotu zituzten urtarrilaren 20an Pussy Riot taldeko zortzi kide Moskun. Anonymousen estiloa gustuko baduzu hau gehiago gustatuko zaizu: Anonymous da, gehi punk feminista; bonba […]

Irakurri

AEBek bertan behera utziko dute “misilen aurkako ezkutua”

0

Edo hori dirudi behintzat. Oraindik ez dute ofizialki baieztatu, baina albistea lau haizetara dabil, The Guardianetik, Reutersera. Abuztuan hasi ziren aurreneko zurrumurruak, Gazeta Wymborcza egunkari poloniarrak argitaratutako artikulu baten harira. Ez da gaur arte iritsi ohiko medioetara, baina Europaren ekialdeko […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA