Ez dakit zertarako nekatzen garen iritzi, analisi eta interpretazio berriak idazten Sestaoko alkatearen adierazpen arrazisten harira, kasu honentzat beren beregi sortua dirudien La Pollaren La solución final eskura edukita.
“Alkate eta burges ona zarenez, zure egitekoa eta misioa da eskaparate on bat egitea tratuan aritzeko. Eta sobran daude eskaleak, gure hiriari fama txarra ematen baitiote eta jende diruduna ez da gastatzera etorriko. Bota itzazue kanpora! Kanpora! Barrura! Kanpora! Zapaldu dezakezun kaka bezala…”.
Gainontzean, Jokin Azpiazuk esan duenak zer pentsatua eman beharko ligukeela uste dut.
PNVko alkateak deklarazio arrazistak egin ditu baina eta beste alderdietan ba al da proposamen garbirik horren inguruan? Uste dut ezetz.
— okerreko (@okerreko) May 23, 2014
Kontua ez da arrazista edo “integratzaile”(ugh!) moduan aurkezten garen baizik eta ze neurri hartuko ditugun zirkulazio eskubidea bermatzeko
— okerreko (@okerreko) May 23, 2014
Eta esango nuke EHan oso jende gutxi legokeela prest konstituzioan jartzeko zirkulazio eskubidea giza eskubidea dela eta ukiezina dela.
— okerreko (@okerreko) May 23, 2014
Eskuineko alderdien arrazakeria kritikatzea ezinbestekoa da, baina beste denon proposamen falta xenofobiaren inguruan ere pentsatzekoa.
— okerreko (@okerreko) May 23, 2014
Eta ez naiz ari arroza prestatzeko 48 forma ezagutzeaz (ondo dago hori ere) baina zirkulazio eskubidea bermatzeak mugak berpentsatzea dakar.
— okerreko (@okerreko) May 23, 2014
2 Iruzkin
Eta alkatearen Hooliganena ‘Ellos dicen mierda, nosotros amén’
Ba niri ezinbestekoa iruditzen zait zirkulazio eskubidea EHko balizko konstituzio hortan oanrtzea. Beste guztia murritza iruditzen zait.
… eta soluzioei buruz gabiltzanez, perfektoa ez, baina Sestaoko alkateak proposatu duenaren oso bestelako Hernani eta Astigarragan egiten ari direna.
Norberak ikusiko du non kokatzen den.