Martin Amis eta Irvine Welsh idazleak aurrez aurre jarri ditu Channel 4 kateak, ez literaturari buruz hitz egiteko, Eskoziaren independentziaz baizik.
Money vs. Trainspotting? Eta bietako bat aukeratu behar da? Ez, lasai, ez duzu gurasoetako zein nahiago duzun esan beharko. Oso zibilizatua izan da dena eta odolik isuri gabe bukatu da kontua. Erresuma Batuan segitzearen alde dagoen Amis absente samar sumatu dugu eta Welshek berriz, konbentzituago dirudi defendatzen duen posizio independentistaz.
Eta orain dator paradoxa: biak AEBetan bizi dira gaur egun. Aberriaren alde ala kontra, nazioarteko star literarioa izateko klima hobea egiten du barra eta izarren lurraldean.
Amis vs. Welsh: idazleen konbatea Eskoziaren independentzia dela-eta
Gorka Bereziartua
0