Kraftwerk taldearen lehen kontzertua: etorkizuna 1970ean hasi zen

Gorka Bereziartua
2

 
Goiko bideo hori momentu historiko batek utzi zuen lekukotza bakanetako bat da: Open Culture webguneak dioena egia bada, Kraftwerk taldearen lehenbiziko kontzertuaren grabazioa ikus dezakezue osorik.

Pentsa zeri buruz ari garen hizketan: bideoa grabatu zen urtean merkaturatu zen Datapoint 2200 konputagailua –ez dakit inork tramankulu horrekin musika egin ote zuen sekula–. Hamar urte falta ziren MIDI garatzeko. Zazpi urte geroago publikatu zuen taldeak Trans Europa Express disko mugarria. Musika elektronikoaren alorrean gauza asko gertatu gabe zeuden oraindik.
Horregatik, nabarmentzeko modukoa iruditzen zait taldearen lehen entzuleek duten jarrera, zenbaiten harriduraz gain –erabat ulertzekoa, bestalde– askoren jakin-mina eta batzuen harrera beroa erakusten baititu WDR telebista katearen artxiboko dokumentu honek.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA