Goiz osoa daramat iruzkinak irakurtzen Iñigo Martinezek Realari agur esateko publikatu duen mezua Ondarroako dialektoan argitaratu duelako. Txio-polemikak hartu du dimentsio bat, kasik eklipsatu duena Real-Athletic etsaitasuna bera ere. Eta ezin eztabaida horretan muturra sartzeari utzi, komunikazio publikoan zein eredu erabiltzen dugun auzi fundamentala iruditzen baitzait –antza denez, oraindik guztiz itxi gabe dagoena, zoritxarrez–.
Kezkatzekoa da, izan ere, batzuetan badirudi hizkuntza honetan ari den askok ez duela uste hau hizkuntza bat denik, natiboen arteko kode bat baizik.
Badago diferentziarik hizkuntza ulertzeko bi moduen artean: bat unibertsala da, edonork ikasi dezakeen adierazle sistema bat lehenesten duenez, estandarizatua eta, termino informatikoetan esateko, “kode irekikoa”. Bestea berriz, bereziki honelako eztabaidetan sartzen garenean, norbere herriko partikulartasunen azentuaziorantz lerratzen da. Eta ez daukat ezer partikulartasun horien kontra, erregistro bakoitza zertarako erabili behar den argitzen bada.
Baina eztabaida hori ezin da lasaitasunez eman. “Euskalkia nonahi” defendatzen duen jendearekin topo egiten duzu eta uste dut horietako asko ez direla jabetzen horrek zer zailtasun ekartzen dizkion hiztun komunitatean integratu nahi duenari; tokiko kodearen berezitasunetan tematzeak zenbat traba eransten dizkien dagoeneko nahiko zaila den urratsa –euskaraz ikastea– eman dutenei.
Pragmatikoak bagina –batzuetan lortzen dugu– onartuko genuke arau estandarra ezinbestekoa dela etxetik hizkuntza jaso ez dutenek normal erabil dezaten. Gaur egun jende gehienaren euskara estandar hori da. Eta beraz, Martinezen mezuak darabilen dialektoa arrotza gerta dakieke horietako askori. Emaitza: erdarazko mezua irakurriko dute, gaztelania estandarrean argitaratu delako –oraindik barregarria baita, antza, euskaldunok gaztelaniaz aritzean dauzkagun zenbait berezitasun idatzira eramatea, adibidez “cuidado” idatzi ordez “cuidau” jartzea: hor ez dago eztabaidarik, inork ez du zalantzan jartzen mezu publiko batean zer den egokia–.
Helburua hizkuntza normalizatzea da, ikuspegi hori ez genuke inoiz galdu behar. Gauza hutsala eman dezake, segur aski, herri bakoitzeko azken auzoko muturrean dagoen baserriko espresio batek daukan xarma erromantikoaren aldean. Baina beharrezkoa da mundu honetan euskaraz bizi nahi badugu.
23 Iruzkin
Ba nere ustez kasu hontan nahi duen modura idaz dezake Iñigok bere agur-mezua. Ez gara erakunde baten komunikatu ofizial bati buruz hitzegiten ari, baizik eta 27 urteko ondarrutar batek bere (ta bere talde ohiaren) jarraitzaileei botatako “agur” pertsonal bati buruz. Nere ustez askoz perstonalagoa da mezua bere herriko euskalkian idatzi duelako.
Beste kasu/kontestu batzuetan bat etorriko nintzake zure iritziarekin, Gorka.
Erabat ados.
Zuk aipatzen duzun «tokiko berezitasunetan tematzearen» beste albo-kalte bat, nire ustez, euskalkian mintzo diren zenbaitzuek euskara batua darabiltenak (nolabait) gutxiesteko daukaten joera da, euskara benetakoa, egiazkoa eta autentikoa beraien herrikoa bakarrik balitz bezela.
Joera hori —ez dakit nola deitu— ezin hobeki adierazten da Anjel Lertxundiren ‘Horma’ nobelan:
«Pasaportea erakustera behartuko baninduzue bezala sentitzen naiz askotan. Eta okerragoa dena, nire pasaportea faltsua balitz bezala sentitzen naiz euskaldun zahar askoren aurrean».
Erabat ados. Eta euskaldunzahar batzuk erraten dute “Zuekin ezin dut euskaraz hitz egin ez didazuelako ulertuko” ta erdara batuaz hitz egiten dute. Eta nafarrez ari naiz,Nafarroako euskalkiak euskara batuaren antzekoak direla, ez dut imajinatu nahi ze erranen dute Zuberoakoak edo Bizkaiakoak.
Anekdota bat kontatuko dizut, unibertsitatean lau ginen, bi euskara batuakoak bi nafarrera hiztunak. Haiek bi nafarreran hitz egiten ari ziren, horraino ongi, baino ratu haundi bat pasatu zen eta beste biok dena ulertzen ari ginen. Ba horretako batek (nafarrerakoa) dena ulertzen genuela ikusi zuenez nahita bilatu zuen hitz bat guk ez ulertzeko helburuarekin, erdaraz “rebuscar” deitzen dena.
Harrigarria dena zera da, ETB1 telebista kate publikoak etengabe espainola sartzen duenean bere programetan, azpitituluak euskaraz jarrita, eta baita jarri gabe ere, adibidez Bat basque team-en erreportajeak, inor ez dela asaldatzen!! Horrek bai egiten diola kalte gure hizkuntzaren normalizazioari,
ez doblatzea merkeagoa izanik, zer axolako dio euskara azpitituluen hizkuntza bihurtzea?!!!
Iñigo Martinez pertsona bat da, bere euskalkian idatzi bat atera duena, bere euskaran, agur esateko. Non dago problema?? Niri oso ongi iruditzen zait, gauza pertsonal eta puntual bat izan delako. Mundu honetan euskaraz bizi nahi badugu, benetan eraginkorrak izan beharko luketen komunikabide, erakunde, instituzio eta gobernuei eskatu beharko dizkiegu kontuak, ez????
Bakoitzak berea, eukararen legea…
Zailtasunak kendu nahi badozuez afilia (ez bazaze ya) PNV edo PSOEa eta erderara salto zuzen, askoz errezaua da ta zuentzat zein euskeraz ez dakixen miloike pertsonantzat. Zetako tematu euskeraz?
“Euskerik edozetako ez dau balixo”
“Euskalkixak edozein erregistrotan ez diz egokixak erabiltzi”
Bi esaldixetan topa antzekotasunak.
Ondarrutarrez esangotzuet: zenbat subnormal ezjakin zazen euskerin kontra jojatzen alde jokatzen dozuelaku. Idea putaik ez dakazue errespetuai, aniztasunai eta….euskeriai buruz.
Ta azken hau batueraz edo gazteleraz esango dizuet, ondo uler dezazuen;
Haceis mayor mal que el tipico facha que esta activamente contra el euskera.
Euskara ikusi ezin duenak besteko kalte egiten diozue euskaldunari, euskarari eta hauen duintasunari.
Eta bai gaztelerara derrigortzen nauzuen era berean derrigortzen.nauzue batuerara eta bai harro nago hiruretan oso ondo moldatzen naizelako
Euskalkiak edozein erregistrotan erabil litezke, baldin eta erregistro horietara egokitzen bada. Euskalkia vs batua ez da egiazki erregistro kontua, nahiz eta kasu batzuetan lotuta egon.
Ondarrutarrez esangotzuet hori magustaomucho, tumatxa! Erranen nikek ondarutarra pertsona dela, ez hizkera, izatekotan ondarrueraz erranen bailuke euskaldunak. Y lo mejor es lo de euskeriai buruz, un ejemplo claro de onddarruttarra, porque siempre se ha dicho en Ondarru zeri buruz. Hoa apapa!
Beste garai batean gaude, Gorka. Egonkortuta dago euskara batua. Idatzian, zalantzarik gabe.
Bada ordua euskaraz ere nork bere estiloa izateko. Martinezek hori egiten du, ez besterik, bere nortasun linguistikoa azaldu publikoki eta euskalkia horrekin dator Eta, barkatu, baina hori ez doa euskararen normalizazioaren kontra. Ez du zertan.
Areago, hori da ‘normala’ indartsu dauden hizkuntzetan. Nire iritziz, normalizazio sintomatzat hartu beharko genuke , ez inola ere kontrakoa.
Agurtzane,
Faborez. Nortasuna? Estiloa? Ohar formal batean sudur puntan jarri bezala idaztea, ondarrutar (azpeitiar, zarauztar… jarri nahi duzun hizkera) transkribatuan ez da ez nortasunaren ez estiloaren adierazgarri. Eta edozein hizkuntza normalizaturen komunitatean futbolari batek halakorik egin izan balu, analfabetotzat hartua izango litzateke, arrazoiz.
Nahikoa da. Kontua ez da euskalkia bai ala ez. Nik ere badarabilt nire euskalkia. Kontua da hizkuntza arautua, estandarra, alboratuz erregistro formalean sudur puntan jarri bezala idaztea tamalgarria dela.
Erabat ados!
Erabat ados Agurtzanerekin, esan nahi dut.
Doa, ez doa inora, joan esaten dena.
[…] Egunotan eztabaida nagusia bihurtu zaigun euskalkien eta euskara batuaren aferaz, Gorka Bereziartuak Argia aldizkarian. […]
Euskaldunberri naiz eta iñigok idatzitako mezua eukeraz irakurri dut, ze eztabaida? Pasatzen dena euskeraren ondoan bizi diren pertsonei kezkatzen zaie…..:irakasle zorrotzarik ez!!!!
Ingule!!!
[…] Hau idatzi du Gorka Berezibarrek Argian: […]
Kaixo, ez dut Iñigo Martinezen gutuna irakurri ez ondarrutarrez, ez gaztelaniaz, futbola ez zait-eta piperrik ere interesatzen. Baina lehengo egunean eztabaida bera agertu zen Berrian ere, eta hori beste kontu bat da; izan ere, badirudi euskara onenarena gai benetan korapilatsu eta errepikakorra bihurtzen ari zaigula.
Nik dakidala, 2000. urtetik hona noizik behin irten da ahotsen bat bere euskalkia erreibindikatzen edo beste bat batuaren erabilera formala defendatzen, eta biak arrazoi askorekin. Orduan Koldo Zuazok Euskararen Sendabelarrak liburua plazaratu zuen, non euskalkiak proposatzen zituen euskara batua aberasteko edo. Baina bere lanaren aurkezpen batzuetan eztabaida gogorrak sortzen ziren entzuleen artean. Eta ez zait sekula ahaztuko nola bukatu zen ikastaro bateko irakasleen aurrean egin zuena, andereño batek guztiz asaldaturik galdetu zuenean ea orain bizkaiera ere ikasi behar genuen. Eta hor geratu zen hitzaldia bertan behera, sortu zen giroa ez zuelako inork aguantatu behar, ez hizlarik, ez entzulek.
Are gogorragoak izan omen ziren euskara batuaren sorrerako garaiak. Han-hemenka denok irakurri dugu noizbait hizkuntzalari, idazle eta euskaltzale haiek izan zituzten desadostasun, haserraldi eta borrokei buruzko zerbait, ezta? Baina eztabaidak eztabaida, batuak aurrera egin zuen eta milaka hiztun eta jarraitzaile lortu ditu, eta hori ez da inoiz euskalkien kalterako izango. Baina badirudi ahaztu egiten zaigula hizkuntza guk egiten dugula, euskaraz bizi bagara, euskaraz lan egiten badugu, idazten badugu, eta horretaz ados jartzen bagara, nola ez gara ba jarriko nahi dugun hizkuntza ereduaz edo ereduez? Eta konplexurik gabe, gainera; zeren batua ikasi badugu, euskalkia ere ikasteko gai izango gara. Eta alderantziz, noski!
Gogora dezagun Iñigoren agurra bere lagunei zuzenduta zegoela, ohar pertsonala zela, eta bera jokalaria dela eta ez adminiztrazioko funtzionari bat…
Itz ez oiko bat “rebuscar” edo arakatzea zuk uler ez daizun izan leike baña be aukera on bat da gure iztegia aberasteko.
Iñigo Martinez bere euskalkian idatzigaitik eskolabagekotzat artu bear da? Edo erri euskerie ez dakiyena analfabetoa izango litzateke?
Ezjakina zer den aspaldi irakatsi ziguten. Eta idaztetn ez dakiena, leitzen ere ez du jakingo, analfabeto totala da. Eta ez erabili euskalkia ezjakintasuna ezkutatzeko aitzakiatan, guziok aspalditik ezagutzen dugu elkar eta badakigu zer euskara maila dabilen hor barna.
MartinezOndarroakoaDiruAsko izan etaGehio nahiZuenaEtaDuena dagoenMunduBakarHonetan?ZeruanBiziDena.EKAI L.Martinez Ondarroakoa 16urtekoGasteaEz zioten egin behar zuenaBereDenboran MindutaKezkatutaDepreNazkatuta?Infernoan bizi izan zena BuruaBezte eginDuena?MunduNazkagarria!!!!