Chillida Leku museoa benetan itxiko al dute?

Gorka Bereziartua
3

Chillida Leku museoa

Mezua iritsi berri da erredakziora Jaurlaritzaren Kultura Sailetik, Chillida Leku museoa ixtera doazela-eta, zer egin duten eta zer egiteko prest dauden adieraziz. Urtebete baino gehiago daramate eskultorearen familiarekin berbetan, “egungo espazioaren kudeaketa nahiz jabetzaren egoera-txostena egiteko, hainbat alderdiren arteko negoziazioak abiatu eta, arrakasta izanez gero, Chillida-Lekuren jarraipena bermatzeko”.
Oharrak dio txostena bukatuta dagoela eta negoziazioak abian. Kudeaketa-eredua eta ondarearen jabetza dira eztabaidagai nagusiak. Hau da, lerro artean irakurrita eta irudimen pixka batekin: martxan edukitzearen truke, erakunde publikoak museoa bere gain hartu nahiko luke edo beharbada Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kudeaketa partekatu (gaur egun S.L. baten esku dago; elkarte publiko bihurtzea proposatu zaio familiari agian?). Horrekin batera, eskultorearen obrak (edo behintzat obra batzuk) esku publikoetara pasatzea ere negoziatzen ari direla pentsatzeko motiboak daude prentsa-oharrean.
Beraz, itxiko dutela iragartzea negoziazioetan eragiteko mugimendu taktikoa izan liteke: familia ez dago ados Jaurlaritzak eskaintzen dituen baldintzekin eta bonba askatu du hedabideetan. Horrelako zerbait behar du ze, bestela, ez da ulertzen Kultura Sailaren oharraren bukaerako esaldia, “horrelako negoziazioetan diskrezioa eta elkarrenganako konfiantza ezinbestekoak direla” nabarmentzea, alegia.
Hau guztia hipotesia baino ez da, noski. Prentsa-oharra behean duzue, zuen ondorioak ateratzeko.
Chillida Leku (prentsa oharra)

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA