Ty Segallek astelehena poztu digu (gutxi gorabehera)

Gorka Bereziartua
0

Ty Segall Donostian (argazkia: Juan G. Andres, aka Fotero del Panico).

2012ko kontzertu goratuenetakoa izan da, inguruko musikazaleen artean behintzat, iazko urrian Donostiako Gazteszenan Ty Segallek eskaini zuena.
Bada, kontzertu hartan egon zirenek eta egon nahi izan zutenek (ai!) zorioneko astelehena dute, Segallen disko berria entzuteko moduan baitaude.
Hamar kanta dira, 26 urte besterik ez dituen musikari kaliforniarrak aita galdu ondoren idatzitakoak; abuztuaren 20an publikatuko da Sleeper eta irakurtzen dugunez, lehenago idatzi duen ezer baino “ilunagoa, sakonagoa eta emozionalagoa” da.
Tira, ezin bestela izan baldintza pertsonal horietan idatzi baldin badu. Goza ezazue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA