‘77’, Bide Ertzeanen berria

Gorka Bereziartua
0

Joni Ubeda, Imanol Ubeda eta Karlos Aranzegi.

Pixkanaka ezagutzen ari gara Bide Ertzean taldearen disko berriari buruzko xehetasun gehiago. Hiruko formaziora itzuliko direla aurreratu zuten duela zenbait hilabete eta atzo diskoaren tematikaz idatzi zuten Toxic Twins blogean: Trantsizio garaian kokatutako kantak izango dira eta taldekideen historia familiarrak badu zerikusirik horretan.
77 izango da titulua eta dagoeneko amaitu dute grabaketa, fabrikatik kopiak ateratzea besterik ez da falta. Gaztelupeko Hotsakek argitaratuko du eta, ondo gorde data, irailaren 12an aurkeztuko dute.
Aperitifa nahi duenak, beheko bideoa ikus dezala: Imanol Ubeda eta Karlos Aranzegi agertzen dira Suso Saiz ekoizlearekin batera, diskoa irekiko duen Harriak Hegan kantarekin lanean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA