Nobel Saria Solzhenitsyn-entzat… Em… a, ez!

Gorka Bereziartua
0

Herta Müller
Herta Müller

Realaren asteburu honetako emaitzarekin, edo Operación Triunfoko irabazlearekin gertatzen den gisan, apustu asko egin da azken egunotan, literaturako Nobel Saria nork eramango ote zuen. Eguerdian iritsi da Suediatik notizia: Herta Müller errumaniar-alemaniarrarentzat ohorea. Hasi dira teletipoak idazlearen profila zabaltzen, eta nola ez, Ceaucescuren garaian izandako arazoak haizatzen.

Hartzen duzu berri horietako bat, Espainiako El Paísetik adibidez, eta berehala ateratzen da —labanaren itzala legez— hitz hori: komunista.

Con la Rumanía oficial, regida por el dictador Nicolai Ceacescu, entró en conflicto muy pronto al ser despedida de su primer trabajo, como traductora en una fábrica de máquinas, por negarse a colaborar con la Securitate, el servicio secreto de la Rumanía comunista.

Ematen du miniaturazko Alexandr Solzhenitsyn-ak sortu behar direla oraindik, ez den, ez dagoen, mapatik ezabatu duten bloke komunista borrokatzeko. Baina adi, ez baita antzekorik egiten alderantziz. Ezaguna da, adibidez, Harold Pinterrek edo Dario Fok (biak ere Nobel saridunak) arazoak izan zituztela uneren batean edo bestean zentsurarekin. Imajinatzen, “Britainia Handiko gobernu kapitalistaren” edo “Italiako kapitalismoaren” zentsuraz berba egiten duen albisterik? Ez, nik ere ez.
Nolanahi, leitu beharko da Müllerren zer edo zer. Imajinatzen dut Jokin Zaitegi bekari esker datorren urtean izango dugula euskaraz Nobel berriaren obraren bat. Ea J.M.G. Le Clézioren azkena baino gusturago irakurtzen dudan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA