Osakidetzan andaluzez
Atzo txio bat bota nuen, tximinoak baino haserreago utzi ninduen pintada bat ikusi eta argazkia atera ondoren. Bidegurutzetik zeharkatzen ari nintzela idatzi nuen eta nire aurkezpen-gutuna izango zela jakin izan banu, koma bat sartuko niokeen. Beste asmo berezirik gabe, irakurketa errazteko.
Pintadak, bazuen xenofobia kirats nahiko ebidente bat. Aspaldi ikusi gabea.
Zorionez, duela hiru urte baino gehiagotik Twitterreko jakinarazpenak isilduta daramatzat nire mugikorrean. Ez asko jasotzen ditudalako, baizik eta nik erabakitzen dudalako noiz sartzen naizen plataforman, ez jakinarazpenek. Mezua goizean jarri nuenez, gauean sare soziala ireki nuen eta eskerrak jakinarazpenak isilduta ditudan. Bestela agur telefonoaren bateriari. Ulertuko duzuenez, Twitterren puntu erdiko eragina daukagun pertsonentzat 700 atsegin eta 120 bertxio baino gehiago jasotzea asaldatzeko modukoa da. Gainera, kontuan izan beste hainbeste iruzkin jaso nituela.
Interakzioak berrikusi nituenean denetarik aurkitu nuen. Eusko Legebiltzarreko ia arku osoko militanteak, batzuk pintadarekin moskatuta eta beste batzuk nirekin, belaunaldi berrietako idazkari nagusiren bat, EITBko eta hedabide alternatiboetako kazetari dezente, poetak eta filosofoak. Zenbait lagun. Gehienak ni bezala, euskaldunak eta euskaltzaleak. Ez nago ohituta Twitterren hainbeste maitasun jasotzera.
Eta hala ere ez naiz inozoa. Ondotxo nekien hori gerta zitekeela telefono mugikorrari mezua bidaltzeko agindu nionetik, une hartan erabaki bainuen hari horren mezurik ez nuela erantzungo. Kasurik txarrenean hemen idatziko nuela erantzun kolektibo bat. Eta hala egin dut. Ez ditut txioak erantzungo. Ezta itzultzaile automatikorik ez erabiltzeagatik pintada itzultzera behartu nahi izan nindutenenak. Egin nuen gauza bakarra PPko belaunaldi berrien idazkari nagusia blokeatzea izan zen, nire txiotik eratorritako ekintza politiko bat egiteagatik. Badirudi atrilak ez direla nahikoak eta mitinak urriak direla lau katu biltzen dituzten zenbaiten egoarentzat. Beraz, pertsona hori bere iruzkina ezabatzera behartu nuen hitz erdi esan edo idatzi gabe. Uste nuen belaunaldi berrietakoak izanda trebeagoak izango zirela sare sozialekin. En fin.
Hala ere, ahaztu nahi ez dudan iruzkin bat aipatu gabe uztea ezinezkoa zait. Galdera eder batekin erantzuteko oparia egin didalako. Algoritmoak eraginda nire jatorrizko txioa ikusi zuen pertsonetako bat, oso atsekabetuta sentitu ei zen argazki hori nire profilean eskegi izanagatik. Aberri Egunari eta euskarari min egiten ei niolako. Eta nik, noski, hori irakurtzean flipatu egin nuen. Lehenik eta behin, uste dudalako euskaldunak eta euskara leku txarrean uzten dituena pintadaren egilea eta bere mezua direla, ez ni. Bigarrenik, egilearen errua hirugarren bati egotzi nahi izatea geroz eta hedatuago dagoelako gure gizarte hontan. Zorionez, urte asko daramatzat Twitterren eta azal gogorregia daukat. Hala nahi dudan guztietan behintzat. Agian duela urte batzuk liskarrean sartuko nintzateke.
Eta, laburbilduz, zuengana nator, inork hau irakurtzen badu, galdera sinple batekin:
Noren errua da pintada horrek eragin hori lortu izana, pintada egin zuen pertsonarena, eta, beraz, edonoren eskura utzi zuenarena edo tximinoak baino haserreago zegoen blogari panfleteroarena, pintadaren argazki bat atera eta Internetera igo izanagatik?
Oso argi daukat nik zer uste dudan. Zuen iritzia jakin nahi dut. Ez egin alde sare sozialetara blog bidalketa hau komentatzera, erabili behean dauden iruzkinak.
Zalantza izpirik gabe, pintadaren egilearena da erantzukizun guztia eta osoa, den-dena.
Zoritxarrez, baina, ez dakigu nork egin zuen, goiko testua honen, hots, argazkia Twitterrera igo duenaren, egilea nor den ere ez dakigun bezalaxe; sinatu gabe dago eta.
A, barka! Oraintxe ikusi dut zure twitterreko kontuan Dabid Martinez zarela; testuan klikatuta, ikusi ez.
Akaso, ez dot ikasiko inoiz. Baina Twitterrera gonbidatzen gaituzu eta ez dot ikusten horko zure izena inondik inora, ez dot ezagutzen. Dabid Martinezek ez narama inora. Beraz ezin erabaki ezer. Baina PP hortik badabil kiratsa dagoeneko artzen dot.
Beste gauza bat (gaur egun txarra). Bidegurutzean txio-txioka ibiltzeak ez du atsegiterik emanen.
Demontre. Gorrizkoak estekak diraz.
DEmontre, gorrizkoak estekak diraz. Estreinata nago baina berria naiz argian.
Zure iruzkina azaldu dozu argazkiagaz batera. Beraz, agerikoa da pintadaren autore xenofoboa dela erruduna eta gorroto dibulgatzailea. Ezan beharrik ez zenbat eta zenbat franquista eta fascista dagoen gure politikan
Pasotxo bat baino ez dot eman eta zelako perkala dagoen. “Langile partidu” ezezagun bat esaten EHbilduk egin dabela pintada. Beraien funtzioa egin dute, gezurrezko albistea hedatu. Hori da euren kategoria, miseri hutsa. Zerbait entzun dabe. Gabon. Fin.
Biena ala biena. Pintasa egin duen artaburuarena eta zabaldu duenarena.
Horri gehi egiozu euskal komunitatearen autoflagelaziorako joera, eta horra!
[…] Oso argi daukat nik zer uste dudan. Zuen iritzia jakin nahi dut. Ez egin alde sare sozialetara blog bidalketa hau komentatzera, erabili behean dauden iruzkinak. […]