Erlea Salbatzeko Sarearen eragileak elkarlanean ari gara

erleekin-dantzan
0

Rosenthal Charlotte-en argazkia, Unsplash

 

Hasi da liztor asiar erreginak harrapatzeko udaberriko kanpaina. Aurten, martxoaren 6tik apirilaren 30era bitartekoa izango da. Kanpainia berezia eta garrantzia handikoa izango da Bidasoa eta Oarsoaldeako eskualdeetan. Bertako erlezainen kexei erantzun nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa pilotu bat jarri du martxan Errenterian, Oiartzunen, Pasaian, Lezon, Irunen eta Hondarribian, tranpa selektiboen eraginkortasuna baloratzeko.

Ikerketaren helburua da ziurtatzea tranpa selektiboetan vespa velutina soilik erortzen dela, eta bertakoa dugun krabroaren kopurua ahalik eta txikiena izatea. Horretarako, aldundiak EVA tranpa selektibo gutxi batzuk jarri ditu herri horien eskura. Errenteria, Pasaia eta Hondarribiako udalek parte hartuko dute tranpa horiek probatzen. Irunen, Lezon eta Oiartzunen, aldiz, Bidasoako Erlezain Elkarteko erlezainen eskutik egingo da proba eta, EVA tranpaz gain, Jabeprode tranpa selektiboaren eraginkortasuna ere aztertuko dute.

Tranpa batekin zein besteekin, maiatzaren 1ean jasotzen diren datuak esanguratsuak baldin badira, 2024ko udaberrian tranpatze kanpainia zabalago bat egiteko aukera egongo da. Eta, akaso, Gipuzkoa tranpaz estaltzeko saiakera egingo da. Eta, akaso, liztor asiarraren habiak gutxituko dira… Eta, akaso, 2024ko udan gure erleek lasaiago egingo dute dantza…

ERLEAREN SALBAMENDU SAREAn parte hartu.

Bidasoako Erlezain Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA