Pobriaren suertia -Bilintx-

Bilintx eta gordina bat dira. Kantu honetan ere BAI.

EtxeRAPer ez da ez liberala, ez erremontikoa.

Baina amorrazio guztiarekin eraman du kantura bere letra zakurra,

Xanpo (Erantzun)  handiaren kolaborazioarekin.

Gora Kaka!

Beste alibiyorik
pobriak ez daka,
negarrez jayo eta
bizi arrastaka,
galtzarbian, kolkuan,
nun nai arraskaka,
erropetan koipia,
zikiña ta kaka,
jendiak ikustian
artutzen du laska,
danak pasatzen zaizka
ondotik presaka;
nai baldin badu ibilli
kalian bueltaka,
ateratu orduko
etxetikan anka,

batek obe luke izan
pobre bañon kaka.

mutil txikiyak ditu
atzetik millaka,
azanariyo edo
patata tiraka,
zakurrak ere asten
zayozka zaunkaka,
aberiak tiratzen
diyote pullanka,
danak, kristau ta abere,
guziyak txandaka
gizarajua dute
ibiltzen burlaka,
batek obe luke izan
pobre bañon kaka.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude