Amaia Lasa. Nereak ez diren lurralde hauetatik

“Alde egin behar du gure lurralde honetatik, ukatu egiten diogun honetatik. Hemen ezin du eraiki bere aberria, lurralde zapalduaren egoerari emakume izatearen zapalkuntza biblikoa gaineratzen zaio, gizonak antolatuak ditu denen borroka-sailak. Emakumeak bestelako armak behar ditu, balio izango dion a e i o u bat, kode berri bat, zapaldutako gizonen aurka borrokatu beste biderik ez dauka. Horretarako, aldendu egin behar du gure sailetik: ez hemendik, bai honetatik; ez lurretik, bai lurraldetik; ez hizkuntzatik, bai hizkeratik. Mundu bat jaso behar da, gizonezkoen teoria zuhurrek proposatzen dutena baino lurtarragoa, harreman afektibo bat posible izan dadin eta poesiak gezurra esateari utzi ahal izan diezaion.
Gizonezko borrokalariena ghetto bat zen. Orain emakumeak etsai ditu borrokalariak eta poetak, haiek moldaturiko irudi baten barruan bizitzera behartzen dute egunerokoan emakumea. Eta bere burua definitzea erabaki du.
Objektu izatetik subjektu izatera eman du pausoa emakumeak.”
Koldo Izagirreren “Emakumeak trena hartu zuenekoa (XX. mendeko poemetan barrena)” liburutik hartua.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude