EtxeRAPertarrak

Kantuak sortzen

Emazteen fabore kantuan Irati Epelderen ahots koruak daude.

LVP kantuaren bideoklipa Maneto eta Txarlirekin egina da.

Pobriaren suertia Xanporen oihuek bedeinkatzen dute.

Erranen duta kantuan Eñaut Elorrietak kolaboratu du.

Euskaldun Zintzoen Balada kantuan Gorka Suaiak egin ditu koroak. Eta bideoklipa Asier @artsuaga-ren laguntza inkondizionalarekin egina da, software librearekin egin ere.

Argia daritzanarin Endika Lahaine, Maisha eta Ibon Norte Apacheren kolaborazioak daude.

Zenbait bertso xelebren kantatzen dute Irati Epeldek, Xanpok, Eñaut Elorrietak, Antxuk eta Gorka Suaiak.

Neskazar bat tentatzen kantuan Andrea Lopetegik jarri du ahotsa.

Grabazio eta masterizazio lanak Mattin Epeldek egin ditu. Bizkai aldeko kolaborazioak Bilboko ZWAPen grabatu genituen Maisharen gidaritzapean. Abendats eta Neskazar bat tentatzen Joel Cresporekin grabatuak dira.

Txirritaren bertsoekin ere grabatu genuen kantu bat Maria Sirokarekin. Grabazioa lurrundu egin zaigu. Berreskuratuko dugu laster. Mila esker zuri ere.

Argazkiak Peru Iparragirrerenak dira, salbu eta EtxeRAPer ageri dena kaiku aurpegiarekin gogorrarena eginez.

Kantu base guztiak webgune honetatik jaitsi dira.

 Jendaurrekoak

Irudiak grabatzen Txarli aritu da.

Marrazkiak Manu Urbietarenak dira.

Editatzen Maneto aritu da.

Jendaurrekoa eszenaratzen Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek lagundu didate.

Argiztapena eta soinorizazioa: Mattin Epelde

Laguntzaile: Iker Lizarriturri

Musika aholkulari: Danel Agirre eta Iker Lizarriturri