Galtzaileen kronika
Hasiera » Sailkatugabeak » Herriaren egunsentia
Abe06 0

Herriaren egunsentia

Atalak: Sailkatugabeak

Gobernuko jaun andreok,boterean errotuta zaudeten agintariok, utzidazue umiltasun osoz gauza bat argitzen.

 

Argi dago zuen ekintzak ikusita faktore oso garrantzitsu bat utzi dezuela (baliteke oharkabean) pasatzen  zuen joko beltz zein makabro honetan.Bistan da ez dakizutela zeinen aurka neurtzen ari zareten, erabat gutxietxi dezutela gu guztion benetako indarra eta gaitasuna.Ez duzue ikusten jakin, herritarrok badugula arma mota bat, ez inork, ez ezerk gelditu ezin dezakeena.

 

Zuen murrizketa guztietako bakar batek ere mindu ezin duena.

 

Zuen “izorra daitezela” bezalako irainek ahuldu ezin dutena.

 

Zuen etxe desjabetzeek inolaz erahilko ez dutena.

 

Erabat ahaztu duzue herriak sinisteko duen berezko gaitasuna, gauaren une ilunenean egunsentia hasten denaren sinismen irmoa eta mugiezina.

 

“Itxaropena” deituriko arma garaitezinaren aurka borrokatzen ari zarete eta itxaropena dagoen bitartean ezingo duzue inoiz garaitu,izan ere, erasotuak garen bakoitzean, herritarrok garaitezin egiten gaituen izara honen azpian elkartuko baikara.

 

Jaun andere boteretsuok,zuen erasoak eraso,zuen trikimailuak trikimailu, jakin zazue momentu honetatik amaitu dela.Zuen jokoa helmugara iritsi da.

 

Argi izan zazue aldez aurretik galdu egin dezutela.

 

Ongi etorriak herriaren egunsentira.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iñigo Rodríguez

Munduaren gobernua osatzen duten boteretsuen injustiziak herriaren hitz xume baina aldi berean indartsuez salatzeko kantoi umila da honako esparru hau. Kritika donostiar gazte baten begietatik. Zine eta telebista errealizazioan tituluduna, argazkilaria eta idazle zaletua.

Azken bidalketak

  • Gurekin nahi zaituztegu
  • Etorkizuna Gure Eskuetan
  • Eskerrikasko
  • Gutuna: Errepikatzen garenak geu gara
  • Zelan maitatzen da?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2014(e)ko uztaila
    • 2014(e)ko ekaina
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua

    Kategoriak

    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA