Hasiera »
Galtzaileen kronika bloga - Galtzaileen kronika
Iñigo Rodríguez
Munduaren gobernua osatzen duten boteretsuen injustiziak herriaren hitz xume baina aldi berean indartsuez salatzeko kantoi umila da honako esparru hau. Kritika donostiar gazte baten begietatik. Zine eta telebista errealizazioan tituluduna, argazkilaria eta idazle zaletua.
Gurekin nahi zaituztegu
2014-07-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
“Gaur ihes egin nahi dut..
Lau paretek osatzen duten eguneroko honetatik irten..
Gaurkoan olatu uhinen gainetik,zure itsas bazterrera dijoan itsasontzia izan nahi dut…
Soilik zure iparra markatzen duen ipar horratza…
Igoko dituzun mendi magal guztietako behelaino…
Zure gauak argiz margoztuko dituen polar izarra..
Gaurkoan maitasun hitz bilakatu nahi dut,bidaltzen ari natzaizun eskutitz honetan ondo inprimatua gera nadin..
Gutunazala irekitzean eta irakurtzen hastean,zure begiek laztan nazaten…
Gaur ilusioaren hegazkina hartu nahi dut…
Zure ametsetako zeruan barna bidaiatu nahi dut…
Goizean esnatzean,zure alboan dagoen izara zati horren hutsunean, nere irudia margoztua gera dadin…
Zure alboko izara zati hori izan nahi dut,gauero lo hartu nahiean zabiltzanean ematen dituzun joan etorri bakoitzean estu estu besarkatzeko…
zure oheko burkoa izan nahi dut,zure ezintasunezko gauetan ixurtzen dituzun malkoak nigan ixur ditzazun eta nik lehortu ditzadan..
bai maitea,gaur ihes egin nahi dut..
ihes egin nahi dut zure albora..”
Iñigo Rodriguez
Etorkizuna Gure Eskuetan
2014-06-19 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Etorkizuna gure eskuetan dagoelako! Zorionak Euskal herria, gu guztion ametsaren bidean batzen asmatzeagatik!
Ona hemen Gure Esku Dago ekimenaren gizakatearen inguruan egin berri dudan bideoa! Ikus dezatela hemen herri bat badagoela eta bere etorkizuna erabaki nahi duela!!
Gora Euskal Herri aske eta burujabea!! Gure Esku dago! Gure eskubidea da! Zabaldu dezagun!
Eskerrikasko
2014-04-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Askegunearen urteurrena oroitu asmoz bideo bat egin dut.Hona hemen!!
Zabaldu dezagun auziperatuen memoria!!
eskerrikasko!!
Gutuna: Errepikatzen garenak geu gara
2014-03-04 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gaur ez,gaur ez dago aurreko egunetako gau izartsurik..
Gaur atzoko indarrak ihartu zaizkit,zelan daude zureak laztana?
Gaur lainoek bere legea inposatu eta zeru guztia estali dute bere izara gris ilunaz…
Bai,nere ortzemuga ere zure zeldakoa adina grisez margoztua dago gaurkoan…
Gaur eguzkiak bere irribarre argitsua etxean utzi du ahazturik…
Nik neuk ere ahaztu dut gaurkoan hain keinu ximple bezain betegarria nola egiten den…
Eta zeurea,zeure irriaren argia, iada horitzen hasia den argazki horren bitartez oroitu beharrak ere ez du hutsune hau betetzen…
Eta zerua,zerua irribarre horren faltaz oharturik,negarrari ekin dio gu guztiak bustiko gaituelari erreparatu gabe…
Gaur dena goibeltasunaren koloreaz margoztua dagoela dirudi…
Nere goibeltasuna tamaina honetakoa bada ezin irudikatu dezaket nolakoa izango den zurea…
Telefonoa ere hunkitu eta hitzik gabe geratu da gaurkoan,ez du hots egiten..
Bai maitea,iada ohartu naiz telefonoa hots egiten ez duen egun horietan zeu zarela deitzen duena..
Ohitu egin naiz zure isiltasunezko deietara…
Badakit ezarri diguten zigorraren zati krudel bat gehiago direla zure ixiltasunezko dei ezinduak…
Minez begiratzen dut gelako leihotik eta are mingarriagoa egiten zait zu ere berdin irudikatzea zure zeldako lehio barrotedunaren tartetik…
Gaur ere distantzian elkartuko ez diren bi begirada galduak,muxu baten osotasunean urtuko ez diren ezpainak,elkar besarkatuko ez diren desioak dira bionak…
Gaur gure egunerokoa atzekoz aurrera dagoela dirudi,ume txiki batek pijama jartzen duen unean aldrebes jarriko balu bezalaxe..
Baina aldrebeskeri guzti honetan,geu jarraitzen dugu ordena mantentzen…
Gauzak aldatzeko borrokatzen hari garen honetan,etsipenak etsipen,egun beltz batetik bestera,geu gara geure egunerokoari estu bada ere tinko eusten diogunak…
Gaur geure honetan errepikatzen garen bakarrak geu gara..
Izan ere hementxe aurkitzen gara,atzo bezalaxe eta zihur asko bihar bezala, geure papertxo zuri honetan berriz ere betiko hitzak idazten..
“Maite zaitut”
Zelan maitatzen da?
2014-02-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Zelan maitatzen da ondoan ez dagoena?
Nola laztandu daiteke distantzia baten handitasunean galdua dagoena?
Zelan bizi daiteke bi begi urdin eder horien presentziarik gabe?
Nola garaitu daitezke momentu zail ilunak, maitatua den horren irribarrea gabe?
Zelan esnatu daiteke bat, egunero ohearen alboan hutsune bat izanda?
Nola besarkatu daiteke ez dagoena?
Zelan muxukatu daiteke faltan botatzen dena?
Nola bete daiteke bizitzako puzzlea, guztiz osatzen duen pieza falta denean?
Zelan eman daitezke aurrera pausoak, ibiltzen laguntzen zaituen eskua falta denean?
Esaidazu arren…
Zein momentutan ohitu behar naizen argazki bat maitatzera..
Erantzuidazu, mesedez erregutzen dizut..
Zelan maitatzen da, bihotzean hiltzatua izan arren gure eskura lotuta eraman ezin dena?
Zelan? Nola?
Erasotzaile bat erasotzen
2014-02-10 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Zein uste duzu zarela? Zer uste duzu egiten ari zarela? Gizonago sentitzen al zara zure bikote kideari eskua altxatzen diozun bakoitzean edo iraintzen duzunean? Utz iezadazu barre egiten,ez egoera honetaz noski, negar egiten hasi eta malko bakarra ez uzteko modukoa baita.Utzi iezadazu zutaz barre egiten,bai, ondo irakurri duzu,zutaz barre egingo dut sakonki eta inolako gupida izpirik gabe. Presta zaitez, izan ere hemen eta orain erasotua izango dena zu izango baizara eta ez dadila aurrekari soil batean geratu.
Begiratu zaitez,harrotasunez puztutako arraren itxura horrekin,gizon dominatzailearen plantak egiten. Nor engainatu nahi duzu? Bistan da balekoa zaizula zure inguruan eraiki duzun pantomima guzti hau baina ez lagun, ni ez nauzu engainatzen,jokoa oso gaizki irten zaizu, izan ere biok baitakigu itxura besterik ez dela, errealitatean ez zarela hain boteretsua eta ez zarela inoren ez ezerren dominatzaile.
Zer nolako meritua ikusten diozu maitasunez eta zin egin zenizkion momentu ederrekin itxu dagoen emakume bat, iada maitatu zuen eta zoritxarrez oraindik maite duen pertsona hura ez ezagutzeak sortzen dion beldurraren kateez lotuta dagoen emazte eta ama ernegatu bat,kolpe eta ubeldura guztien gainetik osatu nahi zuen etorkizuna eskuen artetik galduz joaten ari dela onartu ezinik jarraitzen duen neska,norbaitek edo norberak emakume erasotuek izaten duten benda hori kentzen duen arte pairatzen duten estokolmoko sindromearen biktima den emakume bat indarkeriaren eta beldurraren bitartez jazartzeari? Ze lotsa gutxi.
Non utzi zenuen izan zinena? Noiz utzi zenion gizon izateari edo behintzat itxura egiteari? Non gelditu zen gaur bizia hausten ari zaion emakume berdinari zerua eta ilargia promes egiten zion gizon hura? Zein momentutan irentsi zuen munstroak gizona? Bai, ez ezazu ikaratu aurpegia jarri,zu gizon izateari utzi diozu.Lehendabizikoz eskua altxatu zenionean,iraindu zenuen lehen momentu horretan utzi zenuen gizon estatusa. Iada ez zara gizon bat eta gizon bat izatea zu bezalakoa izatea baldin bada ni gizon izateaz lotsatzen naiz,zurekin amankomunean izan dezakedan etiketa oro kentzea nahi dut,zuk irudikatzen duzun guztitik at egon nahi dut, ez dut zurekin nahastu nazaten nahi, ez dut zu izan nahi.
Gizonari eta bere osotasunean gizateria osoari sortzez ematen zaion dohai nagusietako bat arrazoiaren erabilera da. Batzuk gehiago erabiltzen dute, beste batzuk gutxiago baina era batera edo bestera saiatzen dira. Zu ez, zu zure egoera primarioenera jausi zara, eboluzioaren pauso guztiak atzerantz eman dituzu, instintuen bidez soilik ekiteraino. Indarkeriaren Instintu biolento horretaraino, erasotua sentitzen den animalia batek bezala erasotzeraino. Giza inboluzioaren eredu finena zara, gizakiak dituen berezko dohai guztiei uko egin diena, inteligentziaren zantzu oro ezabatu dituena munstroaren mesederako.Ikusten al duzu zein desberdina zaren gizonaren definizioarekin alderatuta?Animaliek ere ez dute merezi zu bezalako zerbait beraien taldean edukitzea,hauek ere zu baino hobeak baitira.
Erasotua sentitzen zarelako erasotzen duzu, bai, eta erasotua sentitzen zara aurrean ikusten duzuna gustoko ez duzulako.Gaixoa, ume txikiak ez du gustoko aurrean duena eta kasketa bat dauka, patetikoa.Zenbat urte dituzu? Noiz bilakatuko zara pertsona heldu bat? Noiz ulertuko duzu gauzek ez dutela beti zuk nahi duzun eran izan behar? Heldugabe bat bezala jokatzeari utziozu behingoz izan ere zure kasketak iada ez baitira ume txiki baten negar aldiak bezala,gaur egun zure kasketak jipoi bortitzetan, bortxaketa gupidagabeetan eta jazarpen psikologiko jasan ezinetan bihurtu baitira eta hori onartezina da! Bat egiten ez duzun gauzen aurrean,zurearekiko desberdin diren iritziei aurre egiteko egiten duzun ekarpen bakarra indarkeria fisiko eta berbala da,ez daukazu beste argudiorik? Zure garunak ez du gehiagorako ematen? zein da ahula beraz? Esaten nizun bezala zerri irrazional bat izateaz gain adimen gutxitu bat zara (hauekiko errespetu osoz beti ere, baina zurekiko errespetu izpirik gabe), mugatu bat, dezepzio zerrenda amaigabe bat, karga jasanezin bat,izurrite bat, egon daitekeen gauzarik okerrena.Ikusten? ez zara ez Alfa arra,ez dominatzailea ez ezer. Koldar bat, bere buruarengan segurtasunik ez duen ezindu bat, hutsaren hurrengoa, lehenbailehen ezabatu behar den tumore txar bat, hori da zu zarena.Ez dut ezer okerragoa imaginatzen.
Pena ematen didazula esango nuke baina ezta gutxiago ere, ematen didazun gauza bakarra nazka, lotsa eta erabateko gaitzezpen sentimendua da. Neregatik balitz ez litzateke urruntze legerik egongo, ez eta espetxean pasatzen dituzuen “Lau” urtetxo horiek (sortu duzun min guztiarekin alderatuta kondena hau opari bat da zuretzako),ez.Nere esku utziko balute hau guztia, zu bezalako pertsona bat jarriko nuke zure ondoan,sortu duzun min guztia eragingo zizun pertsona bat,eman dituzun jipoiak banan banan emango zizkizun bat,jazarpen psikologikozko sesio amaigabeak jasan araziko zizuna,zure krudelkeria osoa,zure bortxaketa guztiak,zure gupidagabetasun mugagabea,sortu duzun sufrimendu guztia pairatu araziko zizuna, bere maila altuenean gainera eta horrez gain heriotz baten eragile izan bazara zure zigorra are gehiago intentsifikatuko nuke,zure bikotekideari eman zenion amaiera beltz hori belauniko zuretzako ere erregutzen bukatuko zenukeen momentu hori iritxi arte. Ez zait zigor egokiagorik bururatzen zuretzako.Ez naiz sekula “Ojo por ojo” deitutako horren alde egon baina zurekin eta zu bezalakoekin salbuespena egitea ez litzaidake gaizki irudituko,jakin dezazun noraino iristen den zuk eragindako mina eta sufrimendua.
Argi geratzen da beraz ez zarela inoren jaun gorena,baliteke fisikoki oso indartsua izatea (Naturak ere hutsegiteak egiten ditu indar fisikoa burugabeen esku jarriaz) baina psikologikoki,(eremu garrantzitsuena,gizaki egiten zaituena) ahula zara, zer diot ahula, hutsaren hurrengoa zara! Jakitun batek behin esan zuen bezala “Gizakiaren ahulezia besteak baino gorenagoa dela pentsatzen hasten den une berean adierazten da garbien”. Zu ez zara ez ezer ez inor baino gorenagoa,ez dezu inolako errekonozimendurik merezi eta izorratzen bazaitu ere (izorratzen zaituela jakinda are eta gogo gehiagorekin) benetan errekonozimendua merezi duten emakumeei zuzenduko naiz:
Sententzia: Ixilarazteko ahots gehiegi gara
2014-01-28 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
EPAILEA: Gaurkoan eseritzen den akusatua Euskal Herria du izentzat,Espainiar estatuaren aurkaritzagatik,terrorismoagatik eta estatu politikarentzat izorratzaile izateagatik akusatua dago. Zer duzu aitortzeko?
EUSKAL HERRIA: Lehenik eta behin esan ez naizela inoiz espainiar legediarekiko desobediente izan, izan ere ez bait diot sekula obedientzia eskaini.Bigarrenik,terrorista deitzen didazue…zer da terrorismoa? nik egin dudan gauza bakarra,zuen erasoetatik defendatzea izan da…defentsa terrorismoa al da? Eta azkenik,bakean utziko baninduzue..sekula ez nintzateke espainiar politikarentzat izorratzailea izango.
EPAILEA: Argi geratzen da beraz ez zarela akusazioaz damutzen…ondo da. Zer daukazu esateko zuen ikastoletan zuen haur zein gazteei irakasten diezuen gorrotoaz? Zer dela eta hezitzen dituzue estatuarekiko gorrotoan?
EUSKAL HERRIA: Nere ikastoletan ez da gorrotorik irakasten..nere haur eta gazteek ez dute gorrotoa ikastoletan ikasten..nere haur eta gazteek zuenganako gorrotoa zuengandik ikasten dute…bere guraso, zein senide,zein lagun baten bila etortzen zareten bakoitzean,guraso, senide edo lagun horiek beraiengandik urrun eramaten dituzuen bakoitzean,guraso zein senide zein lagun horiek zuen eskuetan torturatuak izaten diren aldi bakoitzean,beraien ideiak galerazten dituzuen bakoitzean…hor ikasten dute gorrotoa…bere guraso zein senide zein lagun bat ikusteko bidaiatu behar duten kilometro bakoitzean, bixitatutako pertsona maitatu horretatik bereizten dituzten kristal lodi horietan,haiek guztiak faltan botatzen dituztenean ixuritako malko bakoitzean…hor dago beraiengan sortzen den gorrotoa..ikusten? nere ikastoletan ez da horrelakorik irakasten,zuek ekartzen dezue.
EPAILEA:Interesgarria..oso interesgarria..esaidazu, Kale borroka bide egokia dela uste al duzu?
EUSKAL HERRIA: Kale borroka ez zen izan guk hautatu genuen bidea,kale borroka zuen erasoengandik babesteko era besterik ez zen,zuen erasorik egongo ez balitz,zuen debekurik egongo ez balitz…Kale borroka ez litzateke existituko…kale borroka defentsa era bat zen soilik.Gainera, soilik bide politikoa egiteko apustua irmoki egin dugun honetan galdera bestelakoa da..zer egiten duzue politika egin nahi duetenekin??..gartzelaratu…hori al da bide egokia??
EPAILEA:Ondo da…Ez dugu guzti hau luzatuko,azken galdera bat zihurrenik imajina dezakezuna guretzako funtsezko galdera baita.Indarkeria kondenatzen duzu?
EUSKAL HERRIA: Ea indarkeria kondenatzen dudan…ez da galdera txarra..nere izate osoan indarkeria bakar bat ezagutu izan dut eta indarkeria hori zuek nigana bidali duzuena izan da…eguneroko erasoekin,eguneroko debekuekin…ea indarkeria gaitzesten dudan galdetzen didazu?? bai, zuen indarkeria aspaldian gaitzesten nuen,gaur egun kondenatzen dut eta geroan nigan sinesten duen jendea dagoen bitartean hil arte gaitzestuko dut inongo lotsarik gabe.
EPAILEA:Oso ondo,hau da nire epaia..DESAGERTZERA kondenatzen zaitut!!
“Desagertzera kondenatzen nauzu…Baliteke naizen lur eremu bezala zure hatzaparretan galduta bukatzea nere egunak baina ene aurkari hori, nere mendi,aran,herri eta paisai desberdinetan nigan sinisten duen jendea dagoen bitartean ez naizela sekula desagertuko jakin dezazun nahi dut.Zure ametsgaizto hori izaten jarraituko dut izan ere naizen lur eremua hil egin daitekeelako,ados baina nere alde,neregatik oihu egiten duten milaka ahotsek,sortzen duten oiartzun eta zalaparta indartsu horrek jarraitzen duen bitartean ez naiz inoiz hilko! Nahiz eta zure legeak geroz eta krudelagoak izan eta zeure gartzela erraldoien ateak guretzako parez pare irekiak egon…
IXILARAZTEKO AHOTS GEHIEGI GARA!
Presoengatik
2014-01-10 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ez, ez naiz inoiz borrokaren mundu honen parte izateagatik damutuko,ez dut sekula iritziz aldatuko..Izan ere, ingurugiro honetara ateak irekitzeak zuganaino eraman nau,zugana zuzentzen nauen bidea eraiki du,zu ezagutzeko aukera eman dit.
Egia da batzuk esaten duten bezala ezagutu izan ez bazintut ez nukeela sekula zu argazki batean eta ez nere alboan ikusi beharrak sortzen duen inpotentzia hori sentituko,ez nituzkeela zu faltan botatzeagatik botatzen ditudan malkoak botako,ez nukeela zure ahotsa telefonotik entzuterakoan sentitzen dudan barneko korapilo hori sentituko,ez nukeela honen inguruko saminik sentituko..
sinetsidazu laguna,min horren segundu bakoitzak pena merezi du…
Ezagutu izan ez bazintut erdizka egongo litzatekeen mundu batean bizi izango nintzatekeelako,ilusio gabeko mundu batean bizi izango nintzatekeelako,ez nukeelako jakingo besarkada batek duen indarra,ez nukeelako ezagutuko irribarre batek sortu dezakeen indarra,nire hiztegian elkartasun hitza existituko ez zelako,ez nuelako zu ezagutzeak sortzen duen zoriona pairatuko..
azken finean,zu ezagutu izan ez bazintut,ez nukeelako sekula jakin izango maitasuna zer den…
ez eta milaka hitzekin bi hitz sortzen..
(M)aitasuna,(A)skatasuna,(I)ndependentzia,(T)xaloak,(E)rasoak
(Z)oriona,(A)utodeterminazioa,(I)ndarra,e(T)xea,E(U)skal Herria,(Z)apalkuntza,(T)ortura,(E)lkartasuna,(G)eroa,g(U)
nola damutu daiteke pertsona bat munduan gehien maite duen pertsonaruntz eramaten duen bidea egiteaz??
Biktimak eta “Biktimak”
2013-12-30 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Asteburu honetan AVT-ren (Asociación victimas del terrorismo) beste ekitaldi baten ikusle izateko aukera izan dugu eta gainera gure lurretan.Madrilgo Kolon enparantza hartan burutu zuten ekitaldi nazional hark utzi zituen irudiak oraindik ere gure subkontzientean hiltzatuta ditugularik,erakunde polemikoak Ebro ibaia zeharkatu (Oso irudi eta metafora sinbolikoa da ibaiaren zeharkatze hau,konkista batean bezalaxe) eta gure lurretara heldu zen haien aldarrikapenak egiteko asmoz.
Hemen hasten da saltsa. Aldez aurretik argi utzi nahiko nuke ez dudala inola ere ezbaian jartzen kolektibo honen baitan elkartzen den jendearen mina,haserrea eta amorrua.Dudarik gabe ez da inorentzako xamurra ez eta erraza maite ditugun pertsonak galtzea,nik behintzat ez diot inori horrelakorik desio.Ukaezina da pertsona horiek oroitzeko duten eskubidea bai eta zilegitasuna ere,alde horretatik ez dago ezer kritikatzerik baina erakunde honek orain arteko bere ekitaldi gehienetan,guztietan ez bada,kritikatik ihes egin ezin dezaketen formak erabili ditu.Nire uste apalean oroimenetik haratago dauden jarrera,hitz zein ikur erratuak onartu eta sustatu dituzte, guzti horiek oso kritikagarriak direlarik.
Azalpenak emango ditut. Mundu guztiak ikusi ahal izan zituen Madrilgo Kolon plaza horretan, ekitaldi horren barruan zegoen jende kolektibo nahiko adierazgarri batek soinean zeramatzan hainbat ikur (Bandera aurrekonstituzionalak,ikur faxistak eta abar luze bat) eta kolektibo bereko gehiengo batek denbora luzez irudikatu zituen agurrak (Bere garaian Naziek bereganatu zuten agur erromatarra,besoa goruntza zabalik).Eraildako pertsonen memoria zaintzeko erakunde baten ekitaldi batean,zer nolako lekua beharko lukete gertaera hauek? Zer dela eta dute lekua gauza hauek? Tristeki galdera hauek duten erantzuna oroimenetik at dauden beste hainbat interes ilunagoetan aurkitu dezakegu.Are tristeagoa da erakunde honen buruak eta hainbat alderdi politikoren aurpegi ezagunak jarrera hauei erabateko normaltasuna ematen ikustea,nolabaiteko justifikazio nahia aurkitzea haien hitzetan.Dena Demokraziaren izenean noski.
Aipamen berezia du ere AVT-ek hainbat komunikabideetan egiten duen propaganda bortitza.Ekitaldi bat egiten dutenero hedabide askotako lehen planoa edo solasaldi gai ekidin ezina bilakatzen dira.Honek galdera bat ekartzen dit burura,zein da erakunde honen benetako helburua? Beren hildakoak oroitzea edo abstraktoki sortzen ari diren “alderdi” politizatuaren propaganda masiboa egitea? Zein da haien nahia, oroimena edo politika? hainbeste dira haien jardunak uzten dituen galdera andanak..
Ezpatadantza
2013-12-23 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Danba! Danba! Danba!
Norbait ate joka dago.Norbait hamaika urte daramatzazki atea jotzen.
Hasieran kolpeak fortissimo etengabean elkar jarraitzen ziren.Urteen joan etorriarekin, egoeraren arabera mezzo forte batera jeisten ziren haien intentsitatea (batzutan iduri izan du ahaztu ahal izan ditugula,alde egin zutenaren itxaropen izpi inuxente hori edukitzeraino,gure bizitzen egunerokoa “normaltasunez” egiteraino) baina azken egun hauetan berriro ere crescendo jarrai eta bortitz baten bitartez bere hasierako kadentzia fortissimo krudel horretara bueltatu dira.Hamaika urte luzeren ondoren berriro ere kinka larri honetan.
Hain gogor jotzen dute non badirudi gure etxeko atea errotik atera nahi dutela,gure kirioak dantza makabro batean jarriaz,gure sena guztiz ateratzen dutelarik,kordura antzarrak perratzera.
Eta atearen sarrailaren beste aldean zer?Zeintzuk daude?Zeinek jotzen du hain gogor gure etxeko atea?Zer nahi dute?
Gizon beltz,urdin eta berdeak.Gizon uniformatuak.Gizon armatuak eta haien atzean ezkutatzen diren epaile itsu injustuak.
Kuriosoa iruditzen zait kolore desberdinak eramatea,era desberdineko larrua eramatea soinean, izan ere gainazal desberdina izan arren, arima gris ilun berbera baitute.Mila azal desberdinez mozorrotzen diren arima bakarreko otsoak, ez dago desberdintasunik haien artean.
Ikus dezaket denboran atzera eginez izan nintzen umea,inozentziaren ezjakintasun goxo horren babesetik galdera bat airean barreiatuz.
“Zer nahi dute? zergatik daude hemen?zeozer txarra egin dugu?”
Urte dexente pasa dira,hamaika hain zuzen eta nahiz eta zertxobait gizondu naizen eta inozentziaren alkandora geroz eta txikiagoa geratzen zaidan, galdera hura nigan jarraitzen du sugarrezko marka baten lez,nigana hiltzatuta.
“Zer nahi dute?zergatik daude hemen?zeozer txarra egin dugu?”
….Zeozer txarra egin duzu?….
Hemengoek diote zure jardun politikoagatik bahitu nahi zaituztela,arrotzek ordea terrorista hitza erabiltzen dute bere gehiegikeria onartezin hau aurrera eramateko.
Eta nik,guk, zure begitara begiratzen dugunean ez dugu politiko bat ikusten,hare eta gutxiago terrorista bat.Guk gure semea,gure anaia,gure osaba,gure aita,gure laguna besterik ez dugu ikusten.
Haien arrazoien arrastorik ez…
Eta galdera soil zein errepikakorra askatzen dugu lau haizeetara
ZERGATIK?
Denborak irakatsi dit,digu, gure herri honetan ez dela ezer txarrik egin behar zigortua izateko.Ideiak,pentsamenduak, ikuspuntuak aurrera atera nahi izatea delitua omen direla gurean.Gurearen alde lan egitea ere debekatua dago.Maitasuna legez kanpo utzi digute gure etxean sartu diren arrotz hauek.
Okerrena,gehien min ematen duena,orain guri tokatu zaigun jazarpen historio hau,sorgin ehiza hau, ez dela soilik gurean geratzen den kontakizun isolatu bat.Guzti hau jasan dutenen mina gure mina da ere, milaka izan arren BAT ere bagarelako.Hainbeste norbanako,hainbeste familiek jasan dute guzti hau, non haiek zenbatzea egunak kenduko lizkiguke.
Gure ametsarekin aurrera jarraitzeko ezinbesteko zaizkigun egunak.
Asko dira jadanik gure artean ez daudenak,bai iluntasunezko lau pareten artean gatibatu dituztelako,bai gu denon herritik kanpo izatera behartu dituztelako edota zeruko izar berri bat piztera joan direlako, guri bidea argiago egin nahian.Den denak oroimenean ditugu,banan banan eta kolektiboki, izan ere inoiz ahaztuak ez direnak ez baitira sekula gugandik urrun egoten.
Betirako gurekin geratzen baitira geure gogoetan,geure bihotzetan.
Etsaiak urteetan inposatu digun erritmo krudel eta bortitz honen menpe egoteak ekarri gaitu honeraino,batek daki zer gehiago ekarri dezakeen haien sintonia honen menpean jarraitzeak.
Ezer honik ez.
Baina ez dezagun etsi, ez dezatela gure begiradetan porrot sentimenik ikusi,ez dezatela gure bihotzetako mina sentitu.Herri honek urte luzez iraun du eta hemen gauden bitartean horrela izaten jarraituko du,gure ondorengoei pasatu beharreko mezua eta lana hauxe izan behar du.
“Maitatu Herria,Maitatu hizkuntza,Maitatu herritarrak”
Eta maitasun hori ez dadila izan inoiz gehiago argazkien bitartekoa,bidai luze eta berrogei minutuko muxuen bitartekoa,gutunen bitartekoa.alanbradaren bi aldeen artekoa.
Horregatik ekarri nahiko nuke zuen artera,zuen bihotzetara,herri honek aspaldidanik izan duen doinu bat.Gure arbaso zaharrenetatik hasita belaunaldiz belaunaldi garraiatuz joan den erritmo grinatsu eta borrokalaria.
Bihartik hasita eta hemendik aurrera etsaiaren krudelkeria eta injustiziaren bat jazotzen den Euskal Herriko edozein bazterretan,gure herrikide bakoitzak sufri dezakeen injustizia ororen aurrean zuen barren barrenean eraman behar dezuen soinua.
Etsaiaren erritmo lazgarri honetatik libratuko gaituena.
Gure jarrera bilakatu behar duen doinu mitikoa…
“Gerra oihurik nahi bazendu,
Hau duzu EZPATADANTZA