Iñigo Rodríguez
Munduaren gobernua osatzen duten boteretsuen injustiziak herriaren hitz xume baina aldi berean indartsuez salatzeko kantoi umila da honako esparru hau. Kritika donostiar gazte baten begietatik. Zine eta telebista errealizazioan tituluduna, argazkilaria eta idazle zaletua.
Sententzia: Ixilarazteko ahots gehiegi gara
Atalak: Sailkatugabeak
EPAILEA: Gaurkoan eseritzen den akusatua Euskal Herria du izentzat,Espainiar estatuaren aurkaritzagatik,terrorismoagatik eta estatu politikarentzat izorratzaile izateagatik akusatua dago. Zer duzu aitortzeko?
EUSKAL HERRIA: Lehenik eta behin esan ez naizela inoiz espainiar legediarekiko desobediente izan, izan ere ez bait diot sekula obedientzia eskaini.Bigarrenik,terrorista deitzen didazue…zer da terrorismoa? nik egin dudan gauza bakarra,zuen erasoetatik defendatzea izan da…defentsa terrorismoa al da? Eta azkenik,bakean utziko baninduzue..sekula ez nintzateke espainiar politikarentzat izorratzailea izango.
EPAILEA: Argi geratzen da beraz ez zarela akusazioaz damutzen…ondo da. Zer daukazu esateko zuen ikastoletan zuen haur zein gazteei irakasten diezuen gorrotoaz? Zer dela eta hezitzen dituzue estatuarekiko gorrotoan?
EUSKAL HERRIA: Nere ikastoletan ez da gorrotorik irakasten..nere haur eta gazteek ez dute gorrotoa ikastoletan ikasten..nere haur eta gazteek zuenganako gorrotoa zuengandik ikasten dute…bere guraso, zein senide,zein lagun baten bila etortzen zareten bakoitzean,guraso, senide edo lagun horiek beraiengandik urrun eramaten dituzuen bakoitzean,guraso zein senide zein lagun horiek zuen eskuetan torturatuak izaten diren aldi bakoitzean,beraien ideiak galerazten dituzuen bakoitzean…hor ikasten dute gorrotoa…bere guraso zein senide zein lagun bat ikusteko bidaiatu behar duten kilometro bakoitzean, bixitatutako pertsona maitatu horretatik bereizten dituzten kristal lodi horietan,haiek guztiak faltan botatzen dituztenean ixuritako malko bakoitzean…hor dago beraiengan sortzen den gorrotoa..ikusten? nere ikastoletan ez da horrelakorik irakasten,zuek ekartzen dezue.
EPAILEA:Interesgarria..oso interesgarria..esaidazu, Kale borroka bide egokia dela uste al duzu?
EUSKAL HERRIA: Kale borroka ez zen izan guk hautatu genuen bidea,kale borroka zuen erasoengandik babesteko era besterik ez zen,zuen erasorik egongo ez balitz,zuen debekurik egongo ez balitz…Kale borroka ez litzateke existituko…kale borroka defentsa era bat zen soilik.Gainera, soilik bide politikoa egiteko apustua irmoki egin dugun honetan galdera bestelakoa da..zer egiten duzue politika egin nahi duetenekin??..gartzelaratu…hori al da bide egokia??
EPAILEA:Ondo da…Ez dugu guzti hau luzatuko,azken galdera bat zihurrenik imajina dezakezuna guretzako funtsezko galdera baita.Indarkeria kondenatzen duzu?
EUSKAL HERRIA: Ea indarkeria kondenatzen dudan…ez da galdera txarra..nere izate osoan indarkeria bakar bat ezagutu izan dut eta indarkeria hori zuek nigana bidali duzuena izan da…eguneroko erasoekin,eguneroko debekuekin…ea indarkeria gaitzesten dudan galdetzen didazu?? bai, zuen indarkeria aspaldian gaitzesten nuen,gaur egun kondenatzen dut eta geroan nigan sinesten duen jendea dagoen bitartean hil arte gaitzestuko dut inongo lotsarik gabe.
EPAILEA:Oso ondo,hau da nire epaia..DESAGERTZERA kondenatzen zaitut!!
“Desagertzera kondenatzen nauzu…Baliteke naizen lur eremu bezala zure hatzaparretan galduta bukatzea nere egunak baina ene aurkari hori, nere mendi,aran,herri eta paisai desberdinetan nigan sinisten duen jendea dagoen bitartean ez naizela sekula desagertuko jakin dezazun nahi dut.Zure ametsgaizto hori izaten jarraituko dut izan ere naizen lur eremua hil egin daitekeelako,ados baina nere alde,neregatik oihu egiten duten milaka ahotsek,sortzen duten oiartzun eta zalaparta indartsu horrek jarraitzen duen bitartean ez naiz inoiz hilko! Nahiz eta zure legeak geroz eta krudelagoak izan eta zeure gartzela erraldoien ateak guretzako parez pare irekiak egon…
IXILARAZTEKO AHOTS GEHIEGI GARA!