Iñigo Rodríguez
Munduaren gobernua osatzen duten boteretsuen injustiziak herriaren hitz xume baina aldi berean indartsuez salatzeko kantoi umila da honako esparru hau. Kritika donostiar gazte baten begietatik. Zine eta telebista errealizazioan tituluduna, argazkilaria eta idazle zaletua.
Erasotzaile bat erasotzen
Atalak: Sailkatugabeak
Zein uste duzu zarela? Zer uste duzu egiten ari zarela? Gizonago sentitzen al zara zure bikote kideari eskua altxatzen diozun bakoitzean edo iraintzen duzunean? Utz iezadazu barre egiten,ez egoera honetaz noski, negar egiten hasi eta malko bakarra ez uzteko modukoa baita.Utzi iezadazu zutaz barre egiten,bai, ondo irakurri duzu,zutaz barre egingo dut sakonki eta inolako gupida izpirik gabe. Presta zaitez, izan ere hemen eta orain erasotua izango dena zu izango baizara eta ez dadila aurrekari soil batean geratu.
Begiratu zaitez,harrotasunez puztutako arraren itxura horrekin,gizon dominatzailearen plantak egiten. Nor engainatu nahi duzu? Bistan da balekoa zaizula zure inguruan eraiki duzun pantomima guzti hau baina ez lagun, ni ez nauzu engainatzen,jokoa oso gaizki irten zaizu, izan ere biok baitakigu itxura besterik ez dela, errealitatean ez zarela hain boteretsua eta ez zarela inoren ez ezerren dominatzaile.
Zer nolako meritua ikusten diozu maitasunez eta zin egin zenizkion momentu ederrekin itxu dagoen emakume bat, iada maitatu zuen eta zoritxarrez oraindik maite duen pertsona hura ez ezagutzeak sortzen dion beldurraren kateez lotuta dagoen emazte eta ama ernegatu bat,kolpe eta ubeldura guztien gainetik osatu nahi zuen etorkizuna eskuen artetik galduz joaten ari dela onartu ezinik jarraitzen duen neska,norbaitek edo norberak emakume erasotuek izaten duten benda hori kentzen duen arte pairatzen duten estokolmoko sindromearen biktima den emakume bat indarkeriaren eta beldurraren bitartez jazartzeari? Ze lotsa gutxi.
Non utzi zenuen izan zinena? Noiz utzi zenion gizon izateari edo behintzat itxura egiteari? Non gelditu zen gaur bizia hausten ari zaion emakume berdinari zerua eta ilargia promes egiten zion gizon hura? Zein momentutan irentsi zuen munstroak gizona? Bai, ez ezazu ikaratu aurpegia jarri,zu gizon izateari utzi diozu.Lehendabizikoz eskua altxatu zenionean,iraindu zenuen lehen momentu horretan utzi zenuen gizon estatusa. Iada ez zara gizon bat eta gizon bat izatea zu bezalakoa izatea baldin bada ni gizon izateaz lotsatzen naiz,zurekin amankomunean izan dezakedan etiketa oro kentzea nahi dut,zuk irudikatzen duzun guztitik at egon nahi dut, ez dut zurekin nahastu nazaten nahi, ez dut zu izan nahi.
Gizonari eta bere osotasunean gizateria osoari sortzez ematen zaion dohai nagusietako bat arrazoiaren erabilera da. Batzuk gehiago erabiltzen dute, beste batzuk gutxiago baina era batera edo bestera saiatzen dira. Zu ez, zu zure egoera primarioenera jausi zara, eboluzioaren pauso guztiak atzerantz eman dituzu, instintuen bidez soilik ekiteraino. Indarkeriaren Instintu biolento horretaraino, erasotua sentitzen den animalia batek bezala erasotzeraino. Giza inboluzioaren eredu finena zara, gizakiak dituen berezko dohai guztiei uko egin diena, inteligentziaren zantzu oro ezabatu dituena munstroaren mesederako.Ikusten al duzu zein desberdina zaren gizonaren definizioarekin alderatuta?Animaliek ere ez dute merezi zu bezalako zerbait beraien taldean edukitzea,hauek ere zu baino hobeak baitira.
Erasotua sentitzen zarelako erasotzen duzu, bai, eta erasotua sentitzen zara aurrean ikusten duzuna gustoko ez duzulako.Gaixoa, ume txikiak ez du gustoko aurrean duena eta kasketa bat dauka, patetikoa.Zenbat urte dituzu? Noiz bilakatuko zara pertsona heldu bat? Noiz ulertuko duzu gauzek ez dutela beti zuk nahi duzun eran izan behar? Heldugabe bat bezala jokatzeari utziozu behingoz izan ere zure kasketak iada ez baitira ume txiki baten negar aldiak bezala,gaur egun zure kasketak jipoi bortitzetan, bortxaketa gupidagabeetan eta jazarpen psikologiko jasan ezinetan bihurtu baitira eta hori onartezina da! Bat egiten ez duzun gauzen aurrean,zurearekiko desberdin diren iritziei aurre egiteko egiten duzun ekarpen bakarra indarkeria fisiko eta berbala da,ez daukazu beste argudiorik? Zure garunak ez du gehiagorako ematen? zein da ahula beraz? Esaten nizun bezala zerri irrazional bat izateaz gain adimen gutxitu bat zara (hauekiko errespetu osoz beti ere, baina zurekiko errespetu izpirik gabe), mugatu bat, dezepzio zerrenda amaigabe bat, karga jasanezin bat,izurrite bat, egon daitekeen gauzarik okerrena.Ikusten? ez zara ez Alfa arra,ez dominatzailea ez ezer. Koldar bat, bere buruarengan segurtasunik ez duen ezindu bat, hutsaren hurrengoa, lehenbailehen ezabatu behar den tumore txar bat, hori da zu zarena.Ez dut ezer okerragoa imaginatzen.
Pena ematen didazula esango nuke baina ezta gutxiago ere, ematen didazun gauza bakarra nazka, lotsa eta erabateko gaitzezpen sentimendua da. Neregatik balitz ez litzateke urruntze legerik egongo, ez eta espetxean pasatzen dituzuen “Lau” urtetxo horiek (sortu duzun min guztiarekin alderatuta kondena hau opari bat da zuretzako),ez.Nere esku utziko balute hau guztia, zu bezalako pertsona bat jarriko nuke zure ondoan,sortu duzun min guztia eragingo zizun pertsona bat,eman dituzun jipoiak banan banan emango zizkizun bat,jazarpen psikologikozko sesio amaigabeak jasan araziko zizuna,zure krudelkeria osoa,zure bortxaketa guztiak,zure gupidagabetasun mugagabea,sortu duzun sufrimendu guztia pairatu araziko zizuna, bere maila altuenean gainera eta horrez gain heriotz baten eragile izan bazara zure zigorra are gehiago intentsifikatuko nuke,zure bikotekideari eman zenion amaiera beltz hori belauniko zuretzako ere erregutzen bukatuko zenukeen momentu hori iritxi arte. Ez zait zigor egokiagorik bururatzen zuretzako.Ez naiz sekula “Ojo por ojo” deitutako horren alde egon baina zurekin eta zu bezalakoekin salbuespena egitea ez litzaidake gaizki irudituko,jakin dezazun noraino iristen den zuk eragindako mina eta sufrimendua.
Argi geratzen da beraz ez zarela inoren jaun gorena,baliteke fisikoki oso indartsua izatea (Naturak ere hutsegiteak egiten ditu indar fisikoa burugabeen esku jarriaz) baina psikologikoki,(eremu garrantzitsuena,gizaki egiten zaituena) ahula zara, zer diot ahula, hutsaren hurrengoa zara! Jakitun batek behin esan zuen bezala “Gizakiaren ahulezia besteak baino gorenagoa dela pentsatzen hasten den une berean adierazten da garbien”. Zu ez zara ez ezer ez inor baino gorenagoa,ez dezu inolako errekonozimendurik merezi eta izorratzen bazaitu ere (izorratzen zaituela jakinda are eta gogo gehiagorekin) benetan errekonozimendua merezi duten emakumeei zuzenduko naiz: