Iñigo Rodríguez
Munduaren gobernua osatzen duten boteretsuen injustiziak herriaren hitz xume baina aldi berean indartsuez salatzeko kantoi umila da honako esparru hau. Kritika donostiar gazte baten begietatik. Zine eta telebista errealizazioan tituluduna, argazkilaria eta idazle zaletua.
Biktimak eta “Biktimak”
Atalak: Sailkatugabeak
Asteburu honetan AVT-ren (Asociación victimas del terrorismo) beste ekitaldi baten ikusle izateko aukera izan dugu eta gainera gure lurretan.Madrilgo Kolon enparantza hartan burutu zuten ekitaldi nazional hark utzi zituen irudiak oraindik ere gure subkontzientean hiltzatuta ditugularik,erakunde polemikoak Ebro ibaia zeharkatu (Oso irudi eta metafora sinbolikoa da ibaiaren zeharkatze hau,konkista batean bezalaxe) eta gure lurretara heldu zen haien aldarrikapenak egiteko asmoz.
Hemen hasten da saltsa. Aldez aurretik argi utzi nahiko nuke ez dudala inola ere ezbaian jartzen kolektibo honen baitan elkartzen den jendearen mina,haserrea eta amorrua.Dudarik gabe ez da inorentzako xamurra ez eta erraza maite ditugun pertsonak galtzea,nik behintzat ez diot inori horrelakorik desio.Ukaezina da pertsona horiek oroitzeko duten eskubidea bai eta zilegitasuna ere,alde horretatik ez dago ezer kritikatzerik baina erakunde honek orain arteko bere ekitaldi gehienetan,guztietan ez bada,kritikatik ihes egin ezin dezaketen formak erabili ditu.Nire uste apalean oroimenetik haratago dauden jarrera,hitz zein ikur erratuak onartu eta sustatu dituzte, guzti horiek oso kritikagarriak direlarik.
Azalpenak emango ditut. Mundu guztiak ikusi ahal izan zituen Madrilgo Kolon plaza horretan, ekitaldi horren barruan zegoen jende kolektibo nahiko adierazgarri batek soinean zeramatzan hainbat ikur (Bandera aurrekonstituzionalak,ikur faxistak eta abar luze bat) eta kolektibo bereko gehiengo batek denbora luzez irudikatu zituen agurrak (Bere garaian Naziek bereganatu zuten agur erromatarra,besoa goruntza zabalik).Eraildako pertsonen memoria zaintzeko erakunde baten ekitaldi batean,zer nolako lekua beharko lukete gertaera hauek? Zer dela eta dute lekua gauza hauek? Tristeki galdera hauek duten erantzuna oroimenetik at dauden beste hainbat interes ilunagoetan aurkitu dezakegu.Are tristeagoa da erakunde honen buruak eta hainbat alderdi politikoren aurpegi ezagunak jarrera hauei erabateko normaltasuna ematen ikustea,nolabaiteko justifikazio nahia aurkitzea haien hitzetan.Dena Demokraziaren izenean noski.
Aipamen berezia du ere AVT-ek hainbat komunikabideetan egiten duen propaganda bortitza.Ekitaldi bat egiten dutenero hedabide askotako lehen planoa edo solasaldi gai ekidin ezina bilakatzen dira.Honek galdera bat ekartzen dit burura,zein da erakunde honen benetako helburua? Beren hildakoak oroitzea edo abstraktoki sortzen ari diren “alderdi” politizatuaren propaganda masiboa egitea? Zein da haien nahia, oroimena edo politika? hainbeste dira haien jardunak uzten dituen galdera andanak..