Sláinte, Grá agus Saoirse.
S A O I R S E (ahoskeraz zirxa). Izen irlandesa. Gaelikoan du jatorria, esanahia unibertsala, nire bihotzean sentimendua. Hiru urteko umea. Egoera berezian jaioa. Begiak ireki orduko sufrimendua zer den ezagutu zuena. Etxetik urrun eta era berean, etxetik gertu. Saoirse, nire bizitzeko arrazoia, nire besoetako umea. Saoirse da… ASKATASUNA!! Amaren bularraren beharra bizirauteko. Berak bularra, nik askatasuna. Askatasuna da, gizaki ororentzat bizitzako zutabea. Askatasuna pentsatzeko,...
Read MoreFembrismoa.
Denbora da joaten dena, eta berarekin eramaten gaituena. Bitarte hortan bizi, ikusi eta irakurritakoak ordea, askotan, arrazoi batengatik edo beste batengatik buru barruan geratu eta hausnartzera eramaten gaituzte. Badira pare bat hilabete sare sozialetan askok eta askok, gizarte berdintasunaren izen pean zehazpen taula bat partekatu genuela. Halaxe zioten definizioek: -Matxismoa: Gizonezkoen lehentasuna aldarrikatzen duen ideolojia. -Feminismoa: Emakumearen eta gizonaren eskubide...
Read MoreMUNDU(ko)LOREAK
Begiak isten saiatzen naiz, alegoriak benetakotasunean mantentzeko, koloreak sumatzeko, zoriontasuna igartzeko. Mundua nire egiteko. Laberintuetan barrena urperatzen naiz, fikziozko “mundu(ko)lore” a egiazko nola bilakatu arakatzeko. Munduko loreak vs mundu koloreak. Begiak itxi eta usaimena garatu. Lorez betetako mundua, nabarra eta era berean, mundu koloretsua. Eguzkiak ematen digun energiarekin gure gorputzeko azken ehun eta zirrikituak ere gurutzatzen dituelarik. Bizirik eta pakean...
Read MoreINKINA
Egunero, begiak ireki orduko, egunkariarekin egin dut topo. Bai, nere lagunik onenak egunkariak eta bertako notiziak dira. Orriak pasa eta notiziak irakurtzen noala, notizia denak asko dutela amankomunean ohartzen naiz. Denak dute “inkina” hitza (notizia guztiak erditzen dituen ama) beraien sustraietan. Hitz negatiboa bere osotasunean. Ingelerako hiztegian begiratu ez gero,“hatred, dislike, dudgeon” bezelako hitzak aurkituko genituzke. Espainolean eta euskal sinonimoetan...
Read More
Iruzkin berriak