Urtea dut errepasatzen.
Denbora da igarotzen dena, ximurrak sortzen dituena, bizitzari dio amaiera ematen, bidean aukerak eskeintzen, baina aurten ere aldaketarik ez ekartzen. Denborak ez badu ezer egiten, zergatik ez dugu guk ezer mugitzen? Udazken, uda, udaberri eta neguko epeltasunak ekarri dizkigun soinuak, txoriek kantatuak, itsasoak irudikatuak, Gipuzkoako mendiek aldarrikatuak, gurasoek oihukatuak, ke beltzak apainduak eta egun erreala den aldaketa klimatikoak sufrituak. Gu gaude jada,...
Read MoreIxileko beltxarga beltzak.
Musika notek dei egiten diote nire arimari. Beraien atzetik noa, lurra ikutzez utzi eta arima galdua izango banintz bezela, partitura guztiko ixiluneetaz ere maitemindu arte. Arnasa ere gelditu egin zait oboearen lehen notek bultzatzen hasi zaizkidanean. Nota gozoen izurriteak bere egiten nau. Hegan nagoela sentitzen dut. Heroina piko bat sartu eta ondorengo adrenalina txutea biziko banu bezela. Hankak airean ditudala, oboearen doinu leunak ikutzen nauen bitartean, biolontxeloaren kordek...
Read More
Iruzkin berriak