Mundu(ko)loreak
Hasiera » Sailkatu gabea » Esperoek ere krak egiten dutenean…
Aza30 0

Esperoek ere krak egiten dutenean…

Atalak: Sailkatu gabea

Esperoak dira gure ametsei jartzen dizkiegun abizena: Eguzki espero, Ainhoa espero, Jon espero, Itziar espero, Euskal Herria espero, atsedena espero, jolastea espero, Markel espero, Alazne espero, berdintasuna espero… beti espero!!

Espero dugu albokoek gu onartzea, espero dugu gure seme alabak matematika, edo fisikan onak izateak…. Edo gure ondorengoak, gu izan garen bezalako militante sutsu, gogor eta sendoak izatea. Gure lagunak inkondizionalki gu maitatzea eta behar dugunean telefonoa hartzea. Espero dugu guk besteak entzun ditugun bezela, besteak gu entzutea, edo ulertzea. Batez ere, beste guztiak guk nahi duguna izatera iristea.

Espero guztiak gu gara, eta gutako bakoitza esperoak gara.

Espero edo desioaren bideak ez dira errazak. Espero dugun bitartean, biktimaren papelaz baliatzen garelako gure hautuak justifikatzeko. Gure arazoei aurre ez egiteko. Gure umetasunaz baliatzeko, heldutasunetik gauzak ez ikusteko. Bestea errudundu eta auto konpasioaz baliatu inoiz ez iratzarri eta bizirik, hilik bizitzeko.

Espero izatea bizitzea da, eta askotan amestea. Bizitza gogorrari autoengainua gehitzen diogu biziraun ahal izateko. Hau egiten ez duela pentsatzen duenak altsa dezala eskua, ezagutzeko desiatzen egongo nintzateke. Iraganean esperoarekin aliatzeagatik, etorkizuneko esperoak xamurragoak izango lirateke niretzat eta momentu  hauetan.

Esperoaz mintzo naizela, larunbat gauean izan nuen konbertsazio batetaz gogoratzen naiz. Hauxe esan zidaten: “Ni behia izango nintzateke,  behiarengandik ezer espero ez delako”.

Nire erantzuna arineketan joan zitzaion: “Bai noski, behiarengadik ere baserritarrak edo ganaderoek espero dute”.

Orduan esplikatu zidan filosofia inklusiboa zer zen. Hala dio teoriak; baserritarrak egunero egunero ematen zion txerriari jana. Txerriaren esperoa, baserritarrak egunero jaten ematea zen. Egun hartan, labana zorrotz batekin azaldu zen arte.

Orain, nik teoria horri izena aldatuko nioke eta honelaxe deitu: Esperoek ere, krak egiten dutenean.

Gure esperoek krak egiten dute. Noiz amaitzen dira gure esperoak, noiz eraunsten ditu itsasoak, noiz mindu gure barrenak?

Krak egiten dugu gure aurrean dugun pertsonak guri gustatzen ez zaigun eran jokatzen baldin badute. Labana ateratzen diogu aurrean dugunari, ispilu aurrean ez jartzeagatik. Krak horiek gure buruarekin egiten ditugu. Hain zuzen, aurrean dugun pertsonaren jokabideak ez aguantatzearen arrazoiak, gure burua bertan erreflejatua ikustearen ondorioa dira. Gure buruak guretzat eduki behar ez dituen “akats” edo gustatzen ez zaizkigun “kualidade” ñimiño horiek bestearengan ikusten ditugunean egiten dugu guk krak.

Honekin jolasten dugu guk, gizaki jakintsuok, gure burua aldatu, onartu eta hobetu beharrean, gure umekeriak justifikatu eta norberaren burua ez aprobatu ahal izateko.

Nik ere espero dut. Asko espero dut gainera. Guztiongandik bezela, nigandik ere asko espero izan dutelako. Hala ere, ni esperoa naizen heinean, ez esperotzea espero dut. Eta amesten dudan bakarra da, espero nituenak, eta maite ditudanak eta batez ere maite dudan hori, gabonetako eguberriak baino lehen albora bueltatzea. Nire barneko  itzal horiek onartuz, besteen itzalak ere onartuko ditudalako. Itzalak itzultzeko bidea, nik soilik eraiki dezaket eta.

Eta honela, nire buruari debekatutakoa onartzeaz batera, debekuaren zerrendak txikiagotuko direla.

ESPERIENTZIAK ESATEN BAIT DIT, ESPEROAK ERE DESAGERTZEN DIRELA, NORBERA ESPEROA IZATEZ UZTEN DUENEAN.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Geroa Galarraga

Idazterako orduan, arlo ezberdinak jorratzea gustatzen zait. Sail ezberdinak lantzea eta ikutzea, beste era batera esanda. Poesia edo bertsoak argitaratzea gustatuko litzaidake baina batez ere, iritzi artikuluak dira beti nire gustokoenak.

Azken bidalketak

  • Denbora da poligrafo bakarra.
  • Zergaitik militatzen duzu?
  • The beautiful people.
  • Bizitzarekin dantzan.
  • Ez izan ibilgu, izan korronte.

Iruzkin berriak

  • Geroa Galarraga(e)k Kapitalistoak. bidalketan
  • Mikel(e)k Kapitalistoak. bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko apirila
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria

Kategoriak

  • Feminismoa
  • Mundua
  • Politika
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA