Filipinetatik
Hasiera » Brasil » Zer herrialde da hau?
Mar04 0

Zer herrialde da hau?

Atalak: Brasil, Egunerokoa

Bidean topa litezkeen hondartzak.

Bidean topa litezkeen hondartzak.

Portugesa Lisboan pasa nuen erasmus urtean ikasi nuen. Garai hartan Portugalera ikastera joaten ziren ikasle gehienen helburua eta ametsa noizbait Brasilera joatea zen. Nik ez nuen amets hori, niretzat Portugal ezezaguna deskubritzeko erroka nahikoa zen. Sei urte geroago erdoildua dudan portugesa lagungarria zait Brasileko kaleetan. Gezurra badirudi ere iraganeko koloniak (Brasil) iraganeko metropolia (Portugal) irentsi du eta gaur egun portugesez mintzatzen direnen %90a brasildarrak dira.

Herrialde handi hau Hego Amerika barruan existitzen den beste kontinente bat da: hizkuntza, kultura eta jatorri ezberdinak ditu. Brasildarrak euren unibertso propian bizi direla dirudi. Askotan adeitsu nongoa naizen galdetzen didate eta nik do País Basco erantzuten diet. Herri hori non dagoen oso seguru egon ez arren irribarre zabal batez ea portugesa ere euskaldunon hizkuntza ote den galdetzen didate.

Batzuetan inuzenteak diruditen arren brasildarrak ez dira batere inozoak. Herrialde hau kontraesanez betea dago, klase ertainak futbol mundialaren eta joko olinpikoen euforian murgilduta dauden bitartean klase baxuak bizirauteko borrokatzen diardute faveletan. Herrialde honetan dena da intentsoa: frutaren zaporetik hasita poliziaren militar mozorroraino.

1990. hamarkadan Legião Urbana musika taldearen “Que país é este?” abestiak herrialdearen kontraesanak airean uzten zituen. Gaur egun kantuak ez du gaurkotasunik galdu eta kontzientziak kolpatzen jarraitzen du.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA