Filipinetatik
Hasiera » Argentina » Inauteriak Ameriketan
Mar20 2

Inauteriak Ameriketan

Atalak: Argentina, Bolivia, Uruguai

Bondinhoa Rio de Janeiroko kaleetan.

Bondinhoa Rio de Janeiroko kaleetan.

Azken hilabeteetan herrialde ezberdinetan egon naiz eta guztietan inauteriekin egin dut topo. Ameriketan inauteriak hilabeteak irauten duen festa dela dirudi.

Argentinan, urtarrilean, Lincolneko buruhandi maskaratuak ikusi nituen, Uruguaien, otsailean, Montevideoko murgaren bat edo beste entzun nuen eta Brasilen Rio de Janeiroko erritmo itsaskorrez gozatu nuen. Rio de Janeiroko inauterietan sambodromora sarrerak ordaindu ditzaketen brasildar eta atzerritarrak baino ez doaz. Hala ere handik ez urrun, kaleetan, blocoak (konpartsa moduko batzuk) dira jaun eta jabe. Gure txarangen filosofia bera erabiliz baina erritmo sexy, beroago eta jendetsuagoa (80.000 lagun) aurkitu nuen Leblongo hondartzako pasealekuan. Ez hain jendetsua baina agian xarmantagoa zen Santa Teresako blocoa. Jendea tranbiaren errailetatik txaranga barruan daraman bondinhoari (tranbia) segika dabil amaierarik ez duen festa.

Oruroko inauteriak.

Oruroko inauteriak.

Boliviako inauteri ezagunenak Oruron, 3.706 metrora ospatzen dira. Oruron lagun zahar eta berriak elkartu gara inauteriak dastatzeko. Hemen Rio de Janeiron bezala bi inauteri daude, desfileak ikusteko dirutza ordaintzen dutenen festa elitista, eta Socavongo elizan festa herrikoian dabiltzanen inauteria. Jantzi tradizionalak eta ez hain tradizionalak daramatzaten dantzariak herri-gunetik desfilatu ostean hiriko leku altuenera igotzen dira nekez Socavongo edo meatzarien amabirjinaren aurrean makurtzeko.

Gu ere festan San Simonen doinuaz eta singaniaren (mahatsez egindako pattar boliviarra) laguntzaz makurtu gara.

2 Iruzkin

  1. Zigor F. | 2011-03-21 at 13:57

    Aupa Iker, hori inbidia ematen ari diguzuna… halere 3 minutuan Hegoameriketan bizitzen ari zarenekin, aire fresko pixka bat heltzen zait lanera, eta nolabait, imaginazioarekin, bidaia hori egiten ari naiz zurekin. Zorte on eta segi fuerte!

    Reply
  2. Iker | 2011-03-21 at 23:36

    Aupa Zigor!! Pozten naiz bloga lanetik pittin bat deskonektatzeko balio dizula jakiteaz 🙂 Segiko ikusten eta sentitzen dudana kontatzen. Animo lanean!

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA