Ongi etorri beroa Kolonbiako hiriburuan
Elian eta Shetza nire lagunen lagun batek, Rosak, eman dit lotarako lekua Soacha langile klaseko herri-gunean. Bere konpainiaz deskubritu dut Bogota handia. Nahiz eta ni beraientzat ezezaguna izan, Rosak eta bere familiak etxeko ateak parez pare ireki dizkidate eta Bogotako periferian bizitza nolakoa den ezagutzeko eta bizitzeko aukera eman didate. Adreilu biluzietako etxeak eta asfaltorik gabeko kaleak dituzten herri-guneen eguneroko erronka, Bogotara joan etorriko bidea egitean datza....
Read MoreMugaz muga militarrak
“Kolonbia ez da lehen bezain arriskutsua, gaur egun bertatik bidaiatzea segurua da”. Hori da behin eta berriz jendeak errepikatzen duena. Badirudi esaldi hori zenbat eta gehiago errepikatu Kolonbiak urteetan bizitako gatazka armatua gainditutzat eman nahi dutela. Pasaportean zigilua estanpatu eta Kolonbian egin ditudan lehen metroetan “indar armatuak Ipiales babesten dute” afixarekin egin dut topo. Poliziak eta militarrak, hemen denek soinean metraileta daramate. Identifikazioa edonon...
Read More“Hiritargoaren Iraultzak” teoria polita du
Naroa (Ondarroa) unibertsitatean ezagutu nuen, elkarrekin Administrazio eta Politika Zientziak ikasi genituen. Gogoan dut bere euskalkia lehen aldiz entzun nuenean, estralurtarren hizkuntza iruditu zitzaidala, oraindik ere noizean behin kosta egiten zait ulertzea. Iaz Naroa Eusko Jaurlaritzako beka bati esker, Nazio Batuek Quiton duten Emakumeen zuzendaritzara joan zen lanera. Gabonetan gainera, lagun batzuekin Kubara eskapadatxo bat egin zuen. Sei hilabete luze hauetan bizitako esperientziaz...
Read MorePululahua sumendi kraterra
Diegok La Paz (Bolivia) “ezarritako ordenari eta modernitateari ihes egiten dion hiria dela” zioen. Ideia hori buruan bueltaka dudala, Quito, modernitateak irentsi duen hiriburu polita iruditu zait. Espainian eta Euskal Herrian ikusi ditudan ekuatortarrengatik agian, nik Quito hiri indigenagoa izango zela espero nuen. Quitoko alde zaharra ikaragarria da, oso ederra. Espainolek kasu horretan lan ona egin zuten. Alde zahar hori inguratzen duenak ordea, kotxeentzako pentsatua dagoen ezleku...
Read MoreItsaso Bare afrikarra
Ekuadorreko ipar-mendebaldean kokatzen dira afrikar jatorriko pertsonak gehiengoa diren herriak. Komunitate horien artean isolatuenetakoa den batera iritsi naiz manglarrak txalupan ordubetez igarota. Limonesera iritsitakoan oharkabean pasako ez naizela konturatu naiz: motxila soinean daraman mutil zuri eta bizardun bakarra neu naizelako. Herriko plazako izkinak eskolatik datozen salsa eta reggaeton doinuek animatzen zuten bertara iritsi naizenean. Plaza eta inguruko kaleak jendeak eta bereziki...
Read MoreTxorien begiradapean
Zeruak eta itsasoak bat egiten duten puntuan kokatzen da Puerto Lopez. Ogibide nagusietakoa turismoa izan arren, Puerto Lopezko arrantzaleak, urteetan egin duten bezala, badiari kolorea eta bizia ematen jarraitzen dute. Goizaldean oraindik ilun dagoenean, arrantzaleak harrapakinak hegaztien zaindaritzapean nola ekartzen dituzten ikusi daiteke. Gizakia naturaren espektakuluaren parte bilakatzen da. Bertakoak, turistak eta kale txakurrak, zerbaiten bila norabide gabe eta estres zantzurik gabe...
Read MoreLehen urratsa lur tropikaletan
Inora ez garamatzan Limako estresak ahituta utzi gaitu. Azken bi hilabeteetan nirekin batera bidaiatu duen Klaus penaz agurtu eta bideari berriz ere bakarrik ekin diot. Hiriburutik erdi ihesi noala sentitu dut. Cumbia-elektronikoa gogaigarriaren konpainian kilometro gehiegi egin behar izan ditut kostalde idorrari agur esateko. Azkenean kostata mendi berdeekin eta poliziaren muga kontrolarekin birtopatu naiz. Peru eta Ekuadorren arteko mugan nire iraungitako bisatuagatik polizia perutarrarekin...
Read MoreLima ez da ulerterraza
Zaplazteko ederra hartu dugu Lima iritsitakoan. Bidaia honaino astunegia egin zaigu eta hiria iluntzen ari den honetan autobusak hautsez betetako hiri-arteria nagusiaren bazter batean botata uztea zertxobait galduak utzi gaitu. Gainera taxilarien oihu eta bozinek ez digute zer egin pentsatzen utzi. Azkenean taxilari batek tiraka Miraflores auzo “seguru” eta burgesera eraman gaitu. Lima Buenos Airesen antzera hiriburu oro harrapatzailea da. Herrialde osotik jendea irensteko ahalmena duen...
Read MorePeruko kostalde idorra
Andeak kontinente oso batean zabaltzen den mendilerroa izateaz gain habitat ezberdinak mugatzeko ahalmena ere badu. Machu Pichuko ohian hezeak atzean utzita kostaldera salto egiterakoan paisaia mututu eta basamortua izatera pasatzen da. Peruko kostaldeak Almeria dakarkit gogora baina hemen distira egiten duten plastikoak ez dira negutegienak zabor poltsarenak baizik. Gizakiek sortutako hondakinak han-hemenka ikus daitezke autobusaren leihotik. Gasolina errearen eta usteldutako janariaren...
Read MoreMachu Pichu: eromena abian
Goizeko 4etako iluntasunean, txikitako udalekuetan bezala, gamusinoak ehizatzera goazela dirudi. Ordu goiztiarretan Machu Pichura linterna eskuetan oinez goazenak ehunka zenbatu daitezke. Gehientsuenak gazteak eta ingeles hiztunak dira. Eskaileratan gora Perun nagoela ahaztu dut. Maratoien euforia eta irrikaz denak ia korrikan egin dugu ordubeteko ibilbidea. Lanbroan barrena ziztu bizian kolibri berdeen, enara urdinen, tximeleta erraldoien eta musker despistatuen ondotik pasa gara. Machu Pichu...
Read More
Iruzkin berriak