Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Pululahua sumendi kraterra
Mai21 0

Pululahua sumendi kraterra

Atalak: Egunerokoa, Ekuador

Kraterra inguratzen duten mendietako bat.

Kraterra inguratzen duten mendietako bat.

Diegok La Paz (Bolivia) “ezarritako ordenari eta modernitateari ihes egiten dion hiria dela” zioen. Ideia hori buruan bueltaka dudala, Quito, modernitateak irentsi duen hiriburu polita iruditu zait. Espainian eta Euskal Herrian ikusi ditudan ekuatortarrengatik agian, nik Quito hiri indigenagoa izango zela espero nuen. Quitoko alde zaharra ikaragarria da, oso ederra. Espainolek kasu horretan lan ona egin zuten. Alde zahar hori inguratzen duenak ordea, kotxeentzako pentsatua dagoen ezleku arrunt bat baino ez da. Zorionez, momentuz modernitateak oraindik eraldatu ez duen paisai eta leku magiko ugari dago Quitotik ez urrun. Leku horietariko batez, Pululahuaz hitz egin zidan Tania, Etxebarriko lagun bat.

Pululahua 2.500 urte isilik daraman sumendi kraterraren errautsezko bidean behera lanbro artean egin dut. Ur tantek nire burua eta gorputza busti eta inguruko orkideen egarria asetu dute. Kraterraren behealdera iritsi naizela animalien garrasiei esker konturatu naiz. Inguruan zer dagoen igarri ezinik lotarako kanpalekua abeletxe zahar bateko lur soroan ipini dut. Begiak argitutakoan ikusi dudanaren irrikaz itxi ditut.

Pululahuako kraterra.

Pululahuako kraterra.

Jaikitzerakoan paisaia berde eta emankorra aurkitu dut nire inguruan. Pululahua mikroklima isolatu batean aurkitzen da. Kotxeen ausentzia erabatekoa da, dirudunentzako dagoen ostatuaren lurrorotarako automobila izan ezik. Herriaren oinezkoen eta astoen abiada pausatuan galdu naiz .

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA