Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da
Marco Aresta (Lisboa, Portugal, 1982) arkitektoa eta artista plastikoa da. Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) irakaslea da eta Diseinu Bioklimatikoetan ikerlari zuzendaria da. Argentinako hiriburutik urrun bizi da ordea, El Hoyo, Patagoniako Chubut probintzian. Han arkitektura biologikoari buruz argitaratu berri duen liburu berria aitzaki hartuta solasaldi txiki bat izango dugu eskualde horretan lantzen den eraikuntza metodo horri buruz. Liburua erosteko egin klik hemen. Zergatik...
Read More“Euskal Herrian jaio ez garen euskaldunak ere euskaldunak gara”
Alejo Conti (Rosario, 1992) Nazioarteko Harremanetako ikaslea eta euskara irakaslea da Rosarioko Unibertsitate Nazionalean. Horrez gain, Zazpirak Bat euskal etxeko kidea ere bada. Euskal munduan murgildu baino lehenago zer zenekien Euskal Herriari buruz? Espainiako gobernuak diruz lagundutako ‘Parque España’ eskolan ikasi nuen. Han irudi ofiziala erakutsi ziguten bakarrik. Kontua da, eskolak Malagara antolatutako ikasketa bidai batean hiru bilbotar ezagutu nituela. Haiek erakutsi zidaten...
Read MoreRosarioko kom indigena urbanoak
Milioi bat eta erdi lagun bizi dira Rosarioko (Santa Fe probintzia) eremu metropolitarrean. Argentinako hirugarren hiri handiena da eta kanpoaldeetan txabolagune asko ditu. Horietako bat da Los Pumitas auzo umila. Trenbideak irudikatzen duen muga ikusezina igarota, erdigunetik sei kilometro ingurura oso bestelako errealitate batekin egin dut topo. Errepide nagusitik desbiratzerakoan kaleak asfaltatuak egoteari uzten diote eta hemen instituzio publikoen presentzia oso txikia da. Nire zain...
Read MoreLatinoamerikako pelikula onenen zerrenda
Internet Movie Database (IMDb, euskaraz “Filmen Datu-basea Interneten”) sarean existitzen den filmeen datu-base handiena da. Webgune horretan erregistratzen diren erabiltzaileek filmeen balorazioa (0-10 bitartean) eta kritika utzi ditzakete. Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten...
Read MoreKale-txakurrak
1980. hamarkadan Euskal Herriko kale-paisaiaren parte ziren kale-txakurrak. Ikastolatik etxerako bidean behin baino gehiagotan egiten zidaten konpainia. Nire desilusiorako eta amaren lasaitasunerako ez zuten etxeko portalaren muga sekula igarotzen. Amoñaren Florida auzora, Hernaniko Primo de Riveraren etxe-blokeetara joaten nintzenean, aitona eta amona bankuan eserita kontu-kontari topatzen nituen. Haien ondoan logale arpegiarekin chihuahua arrastoak zituen txakur potxolo txiki bat egoten...
Read MoreDefentsarako edo errepresiorako polizia ereduak
Pasaden astean Ganbarako (Radio Euskadi) bi irratsaio entzun nituen arretaz. Lehendabizikoan, martxoaren 26koan (102 minututik aurrera), hainbat gairekin batera Madrilgo “duintasunaren aldeko martxaren” ondoren gertatuko istiluak izan zituzten hizpide solaskideek, bigarrengoan (hurrengo egunean), martxoaren 27koan (30:20 minututik aurrera), LOMCE legearen aurka Bilbo eta Iruñean egindako mobilizazioetan izandako istiluak aztertu zituzten. Bi saioetan Xabier G. Ramsden, Ganbarako...
Read MoreFutbola, aberria eta publizitatea
Azken urteetan argentinar publizitategileek mundu mailan ospe handia lortu dute bere sormen eta originaltasunari esker. Egia da, telebistako iragarkiak askotan programazioa bera baino dibertigarriagoak direla (niretzat spot jatorrenak Lucchetti janari etxearenak dira). Aurten gainera, Munduko Futbol Txapelketa Brasilen ospatzen denez, oihartzun handieneko iragarkiek futbolaren gaia darabilte. Gabonetatik hona, futbol irudiekin eta aberria goraipatzen duten mezuekin bonbardatu gaituzte eta...
Read More“Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunak herri berekoak direla Argentinako deserrian konturatu ziren”
Mikel Ezkerro historialaria Argentinako euskal kolektibitateko kide ezagunetako bat da. Duela urte batzuk Buenos Airesen, Iparraldeko Euskal Etxean eman zuen hitzaldi batean ezagutu genuen elkar. Bere hitz-jarioa, grina eta Argentina eta Euskal Herriko historiaren jakintzak txunditu ninduten. Ordutik, aukera dudan bakoitzean berarekin kafe bat hartu eta solasean ibiltzen gara. Gaur Buenos Airesko Primera Junta plazaren ondoan dagoen kafetegi batean geratu gara. Mikel etorri bitartean, leihotik...
Read MoreMate bat eta amodio bat
Argentinarren, paraguaitarren eta uruguaitarren idiosinkrasia ezin da ulertu mate infusioa gabe. Iraganean, guaraniek matea zeremonietan erabiltzen bazuten, gaur egun ere halako garrantzia izaten jarraitzen du. Lalo Mir kazetari argentinarrak hurrengo testuan primeran azaltzen du zergatik den matea edari hutsa baino gehiago. Mate bat eta amodio bat Matea ez da edari bat. Beno, bai. Ahotik sartzen den likido bat da. Baina ez da edari bat. Herri honetan ez dago matea egarriagatik edaten...
Read MoreEtorkinen lurraldean atzerritar
Argentinarrek sarritan euren europar jatorriak harrotasunez azpimarratzen dituzten arren, afrikar eta indigena jatorriekin ez dute gauza bera egiten. Hala ere, argentinarren mesedetan, esan beharra dago, etorkinentzat (europarrentzat bereziki) ateak betidanik izan dituztela zabalik. Euskal jatorriko argentinarrak eta Argentinan bizitako euskaldunak Izan ere, Konstituzioaren 25. artikuluak, argi esaten du lanera datozen immigranteei ezin zaizkiela mugak jarri. Artikulu horri esker Argentinara...
Read More
Iruzkin berriak