Emakume brasildarrak: hedabideetako inkonotik errealitatera
Brasil kontinente baten barruan dagoen beste kontinente bat bezala definitu ohi dut nik. Batetik, Hego Amerikako azaleraren erdia brasildarra delako eta populazioaren erdia (200 milioi) bertan bizi direlako, eta bestetik, kontinentearen gainontzeko herrialdeetatik ezberdintzen dituen bi ezaugarri indartsu dituelako: hizkuntz portugesa eta afrikarren ondorengoak (brasildarren %50,9ak jatorri afrikarrak dituela onartzen du). Gainera, azken boladan, Latinoamerikan eta munduan Brasil modan...
Read MoreLatinoamerikako pelikula onenen zerrenda
Internet Movie Database (IMDb, euskaraz “Filmen Datu-basea Interneten”) sarean existitzen den filmeen datu-base handiena da. Webgune horretan erregistratzen diren erabiltzaileek filmeen balorazioa (0-10 bitartean) eta kritika utzi ditzakete. Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten...
Read MoreBizien trena
Atzo Boliviara sartu baino lehenago dagoen azken herri brasildarrean, Corumba atseginean, bakarka bidaiatzen genbiltzan sei bidaiari elkartu ginen beharrez: Alison (australiarra), Arthur (israeldarra), Kenny (flandiarra), Klaus (brasildarra), Javier (galiziarra) eta ni. Batzuetan xelebrea eta nekagarria gehienetan izaten ari da gure arteko komunikazioa, une oro zer gertatzen ari den guztiek ondo ulertu dezaten gazteleraz, ingelesez eta portugesez errepikatu behar ditugu kontu guztiak. Nazio...
Read MoreCampo Grandeko bizkotxoak
Campo Grande Mato Grosso do Suleko hiriburua da. Afonso Pena etorbide luzearen alboetan antolatzen da hiriaren merkatal bizitza. Hiria horretara mugatzen dela dirudi. Campo Grandek ez du bereziki polita egiten duen ezaugarririk, parke eder handi bat izan ezik. Hala ere, bada hiri hau interesgarria egiten duen zerbait, Brasilgo pantanal edo zingira famatua. Abendua eta maiatza bitartean lautada tropikal hau urez betetzen da eta mundu osoko ekosistema aberatsenetakoan bihurtzen da. Animaliak...
Read MoreRio de Janeiroko oihana
Munduko hiri politenetakora iritsi berri naiz, sentsazio berriak zaharrekin nahastu zaizkit. Rio de Janeiroko galtzadarriek eta muinoetara igotzen diren tranbia horiek Lisboa ekartzen didate gogora. Hala ere, Riok badu Lisboak ez duen zerbait: hiriak badia berde ikusgarrian ditu landatuak bere hormigoizko eraikinak. Gaspar de Lemos konkistatzaile portugesak 1502an topo egin zuen badiak gaur egungoa baino ikusgarriagoa izan behar zuela pentsatu dut. Rio de Janeirok zirrikitu ugari ditu mendien...
Read MoreIsraeldarrekin autobusean
Rio de Janeiro bidean goazela gure atzean ozen hitz egiten, nongoak diren erakutsi nahiean edo, berriketa bizian neska-mutil koadrila bat dago. Urteak bidaiatzen daramazkidan arren, onartu beharra dut batzuetan zaila zaidala aurriritziak albo batera uztea. Gaurkoa egun horietariko bat dela konturatu naiz. Artaldean bidaiatzeak ematen duen segurtasunarekin pasaporte israeldarrak eskuan arro daramatzate motxilero lagun taldea. Nongoak diren jakitea erraza izan da, hebreera entzutera ohitua ez...
Read MoreZer herrialde da hau?
Portugesa Lisboan pasa nuen erasmus urtean ikasi nuen. Garai hartan Portugalera ikastera joaten ziren ikasle gehienen helburua eta ametsa noizbait Brasilera joatea zen. Nik ez nuen amets hori, niretzat Portugal ezezaguna deskubritzeko erroka nahikoa zen. Sei urte geroago erdoildua dudan portugesa lagungarria zait Brasileko kaleetan. Gezurra badirudi ere iraganeko koloniak (Brasil) iraganeko metropolia (Portugal) irentsi du eta gaur egun portugesez mintzatzen direnen %90a brasildarrak dira....
Read MoreUruguai-Chuy-Brasil
Bizikletan nire azken geltokia izango denera iritsi naiz, Uruguai eta Brasilen arteko mugara. Honaino egin ditudan kilometroak 300 baino gehiago izan diren arren, helmugan nire burua erabat nahastua eta galdua dago. Estatuen puzzle eta mapa legeen arabera Uruguaiko Chuy herriak Brasilgo Chui herriarekin egiten du muga. Biak ere ahoskatuta izen bera dute, beraz herri bera direla pentsatzea ez da arraroa, eta halaxe gertatzen da, Chuyra iritsitakoan oso zaila da igertzea herriaren zein zatitan...
Read More
Iruzkin berriak