Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda
Internet Movie Database (IMDb, euskaraz “Filmen Datu-basea Interneten”) sarean existitzen den filmeen datu-base handiena da. Webgune horretan erregistratzen diren erabiltzaileek filmeen balorazioa (0-10 bitartean) eta kritika utzi ditzakete. Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten...
Read More“Hiritargoaren Iraultzak” teoria polita du
Naroa (Ondarroa) unibertsitatean ezagutu nuen, elkarrekin Administrazio eta Politika Zientziak ikasi genituen. Gogoan dut bere euskalkia lehen aldiz entzun nuenean, estralurtarren hizkuntza iruditu zitzaidala, oraindik ere noizean behin kosta egiten zait ulertzea. Iaz Naroa Eusko Jaurlaritzako beka bati esker, Nazio Batuek Quiton duten Emakumeen zuzendaritzara joan zen lanera. Gabonetan gainera, lagun batzuekin Kubara eskapadatxo bat egin zuen. Sei hilabete luze hauetan bizitako esperientziaz...
Read MorePululahua sumendi kraterra
Diegok La Paz (Bolivia) “ezarritako ordenari eta modernitateari ihes egiten dion hiria dela” zioen. Ideia hori buruan bueltaka dudala, Quito, modernitateak irentsi duen hiriburu polita iruditu zait. Espainian eta Euskal Herrian ikusi ditudan ekuatortarrengatik agian, nik Quito hiri indigenagoa izango zela espero nuen. Quitoko alde zaharra ikaragarria da, oso ederra. Espainolek kasu horretan lan ona egin zuten. Alde zahar hori inguratzen duenak ordea, kotxeentzako pentsatua dagoen ezleku...
Read MoreItsaso Bare afrikarra
Ekuadorreko ipar-mendebaldean kokatzen dira afrikar jatorriko pertsonak gehiengoa diren herriak. Komunitate horien artean isolatuenetakoa den batera iritsi naiz manglarrak txalupan ordubetez igarota. Limonesera iritsitakoan oharkabean pasako ez naizela konturatu naiz: motxila soinean daraman mutil zuri eta bizardun bakarra neu naizelako. Herriko plazako izkinak eskolatik datozen salsa eta reggaeton doinuek animatzen zuten bertara iritsi naizenean. Plaza eta inguruko kaleak jendeak eta bereziki...
Read MoreTxorien begiradapean
Zeruak eta itsasoak bat egiten duten puntuan kokatzen da Puerto Lopez. Ogibide nagusietakoa turismoa izan arren, Puerto Lopezko arrantzaleak, urteetan egin duten bezala, badiari kolorea eta bizia ematen jarraitzen dute. Goizaldean oraindik ilun dagoenean, arrantzaleak harrapakinak hegaztien zaindaritzapean nola ekartzen dituzten ikusi daiteke. Gizakia naturaren espektakuluaren parte bilakatzen da. Bertakoak, turistak eta kale txakurrak, zerbaiten bila norabide gabe eta estres zantzurik gabe...
Read MoreLehen urratsa lur tropikaletan
Inora ez garamatzan Limako estresak ahituta utzi gaitu. Azken bi hilabeteetan nirekin batera bidaiatu duen Klaus penaz agurtu eta bideari berriz ere bakarrik ekin diot. Hiriburutik erdi ihesi noala sentitu dut. Cumbia-elektronikoa gogaigarriaren konpainian kilometro gehiegi egin behar izan ditut kostalde idorrari agur esateko. Azkenean kostata mendi berdeekin eta poliziaren muga kontrolarekin birtopatu naiz. Peru eta Ekuadorren arteko mugan nire iraungitako bisatuagatik polizia perutarrarekin...
Read More
Iruzkin berriak