Filipinetatik
Hasiera » Iker Blasen bloga - Filipinetatik

Defentsarako edo errepresiorako polizia ereduak

2014-04-01  //  Argentina, Bideoak  //  Iruzkinik ez

Pasaden astean Ganbarako (Radio Euskadi) bi irratsaio entzun nituen arretaz. Lehendabizikoan, martxoaren 26koan (102 minututik aurrera), hainbat gairekin batera Madrilgo “duintasunaren aldeko martxaren” ondoren gertatuko istiluak izan zituzten hizpide solaskideek, bigarrengoan (hurrengo egunean), martxoaren 27koan (30:20 minututik aurrera), LOMCE legearen aurka Bilbo eta Iruñean egindako mobilizazioetan izandako istiluak aztertu zituzten.

Ertzaintza

Pasaden martxoaren 3an Bilbon ospatu zen goi-bilera ekonomikoaren aurka protesta ugari izan zen kaleetan (argazkia: EFE).

(gehiago…)

Futbola, aberria eta publizitatea

2014-03-18  //  Argentina, Bideoak  //  Iruzkinik ez

Azken urteetan argentinar publizitategileek mundu mailan ospe handia lortu dute bere sormen eta originaltasunari esker. Egia da, telebistako iragarkiak askotan programazioa bera baino dibertigarriagoak direla (niretzat spot jatorrenak Lucchetti janari etxearenak dira). (gehiago…)

“Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunak herri berekoak direla Argentinako deserrian konturatu ziren”

2014-02-10  //  Argentina, Diaspora, Historia, Lagunak, Uruguai  //  Iruzkinik ez

Mikel Ezkerro historialaria Argentinako euskal kolektibitateko kide ezagunetako bat da. Duela urte batzuk Buenos Airesen, Iparraldeko Euskal Etxean eman zuen hitzaldi batean ezagutu genuen elkar. Bere hitz-jarioa, grina eta Argentina eta Euskal Herriko historiaren jakintzak txunditu ninduten. Ordutik, aukera dudan bakoitzean berarekin kafe bat hartu eta solasean ibiltzen gara.

Mikel Ezkerro

Mikel Ezkerro Guk dokumentalaren momentu batean (argazkia: www.guknosotros.com).

(gehiago…)

Mate bat eta amodio bat

2014-02-04  //  Argentina, Bideoak, Paraguai, Uruguai  //  Iruzkin bat

Argentinarren, paraguaitarren eta uruguaitarren idiosinkrasia ezin da ulertu mate infusioa gabe. Iraganean, guaraniek matea zeremonietan erabiltzen bazuten, gaur egun ere halako garrantzia izaten jarraitzen du. Lalo Mir kazetari argentinarrak hurrengo testuan primeran azaltzen du zergatik den matea edari hutsa baino gehiago.

Matea tradizional erara edateko prest (argazkia: Wikipedia).

(gehiago…)

Etorkinen lurraldean atzerritar

2014-01-30  //  Argentina, Diaspora, Historia  //  Iruzkinik ez

Argentinarrek sarritan euren europar jatorriak harrotasunez azpimarratzen dituzten arren, afrikar eta indigena jatorriekin ez dute gauza bera egiten. Hala ere, argentinarren mesedetan, esan beharra dago, etorkinentzat (europarrentzat bereziki) ateak betidanik izan dituztela zabalik.

Euskal jatorriko argentinarrak eta Argentinan bizitako euskaldunak

Eusko-argentinarrak

Goian, ezker-eskuin: Esteban Laxague, Pedro Mari Otaño, Justo José de Urquiza eta Juan de Garay.
Erdian, ezker-eskuin: Eva Perón, Guillermo Larregi, Ernesto Guevara eta Bernardo Irigoyen.
Azpian, ezker-eskuin: Bernardo Houssay, Gonzalo Higuaín, Aníbal Ibarra eta Máxima Zorroguieta.

(gehiago…)

Azken geltokia: Caracas

2011-07-05  //  Egunerokoa, Venezuela  //  2 iruzkin

Caracaseko kaleak.

Caracaseko kaleak.

La bandera autobus geltokiko lurrean, esterillan esnatu naiz. “Zer nolako ongi etorria Caracaseko megapolisera” pentsatu dut. Lekuak ezagutzeko modu bitxi hori aurretik ere probatua nuen. Venezia, Timisoara, Malaga, Istanbul eta Budapest ezagutzeko sistema bera edo antzekoa erabilia bait nuen. Seguruenik hori ez da hiri arrotz batean lurrartzeko modurik aproposena baina merkea izateaz gain paisai urbanoarekin kamuflatu eta etxerik gabekoen konpainiaz gozatu daiteke. (gehiago…)

“Hugo Chavez eta prozesu iraultzailea babesten duten mugimenduak heterogeneoak dira”

2011-06-30  //  Lagunak, Venezuela  //  Iruzkinik ez

Gustavo Aló 23 irratsaioa aurkezten.

Gustavo Aló 23 irratsaioa aurkezten.

“Sozialismo”, “bolibartar” eta “iraultza” hitzak eta Hugo Chavezen erretratuak errepide ertzeko afixetan, kaleko hormirudietan eta janari produktuetan ikusi daitezke Venezuela osoan zehar. Marketing politiko ikusgarri horren atzean ezkutatzen dena ezagutu nahian hurbildu naiz Caracaseko 23 de enero auzora. Han Al son del 23 irrati librean, Aló 23 irratsaioa zuzentzen duen Gustavorekin bildu naiz. Zenbait gaietaz hitz egin dugu auzoko eraikin handi eta mitikoen artean pasiatzen genuen bitartean. (gehiago…)

Tepuy Roraima (arabasoen mendi berde-urdina)

2011-06-20  //  Egunerokoa, Venezuela  //  Iruzkin bat

Roraimako gainan. Ur putzuak eta arrosa koloreko hondarra.

Roraimako gaina. Ur putzuak eta arrosa koloreko hondarra.

Txikitan tepuiei buruzko dokumental bat ikusi nuenean piztu zitzaidan habitat endemiko horiek ezagutzeko ametsa. “Tepui” izenak pemonen hizkuntzan “mendi sakratua” esanahi du. Duela 2 milioi urte sortuak, eguzkia, haizea eta uraren igadurak milaka urte pasa ondoren Sabana Handia sortu eta tepuiak bakartu eta sakabanatu zituzten. (gehiago…)

Aberri bolibartar sozialistatik

2011-06-17  //  Egunerokoa, Venezuela  //  Iruzkinik ez

Kontzientzia sozialistadun zabor ontziak.

Kontzientzia sozialistadun zabor ontziak.

Venezuelan Maracaibotik sartzea nahiko gogorra izan da. Eguzkiak azala kiskali egiten du eta inguruan gasolina edo petrolioarenak dira sumatzen ditudan usain bakarrak. Agian topikoegia gasolinaren prezioa aipatzea, baina begiz ikusita ere sinesgaitza da gasolinak herrialde honetan duen prezioa. Litro batek euroko zentimo bat baino gutxiago balio du. Gasolina prezioak eta Maracaiboko petrolio findegiek azaldu dezakete beraz usainaren lehen inpresio hori. (gehiago…)

Guajira penintsula eta Wayuu Herria

2011-06-15  //  Egunerokoa, Kolonbia, Venezuela  //  Iruzkinik ez

Guajirako hondartza bat eta atzealdean Wayuu Herriarentzat sakratua den Kamachi.

Guajirako hondartza bat eta atzealdean Wayuu Herriarentzat sakratua den Kamachi mendia.

Kaktusek eta zuhaixka arantzadunek zipriztintzen duten lautada mugatua da Guajirako penintsula. Patagonia eta sabanaren bakartasun basatia ekartzen dizkidate gogora bertako paisaiek. Baina leku hau berezia egiten duen gauza bakarra ez da idortasuna, baizik eta Wayuu Herria. (gehiago…)

« Aurreko artikuluak

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA