Hasiera »
Iker Blasen bloga - Filipinetatik
Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Harri sakratuen lurraldea
2011-06-13 // Egunerokoa, Kolonbia // Iruzkinik ez
Kaiman bat lotan harri sakratu baten alboan.
Tairona parke naturaleko itsasoko ur bero eta gazietan flotatzen, ekaitzaren erdian nago etzanda. Zeruan hodei grisek marrazten duten amildegitik milaka tanta hotz eta gozo sentitu ditzaket nire gorputza kolpatzen. Olatu finek kulunkatua, trantze moduko batean murgildu naiz eta iluntzean bakarrik konturatu naiz gisa horretan pasatako denbora luzeaz. (gehiago…)
Cartagenan xelebrekeritan
2011-06-10 // Egunerokoa, Kolonbia // Iruzkinik ez
Koralez inguratutako irletan ikusi daitezkeen txoriak.
Zer egiten dute Kolonbian elkarrekin mozkorkeriatan bakarrik pentsatzen duen yanki edadedun bat, munduari bira ziztu bizian eman nahi dion japoniar bat eta euskaldun despistatu bat? Galdera polita. Gure asmoa Cartagenara lehen baileen iristea zen baina uste baino aldrebesagoa izan da. Autobusez iristean Cartagena ez dirudi oso atsegina denik: beroa, zikinkeria eta hiria hankaz gora duen Transcaribe autobus sistemaren obrek. Bogotan ere arazo berdinak pairatzen dabiltza Transmilenio bus sarearekin. Nahiz eta izen hori eraman, Bogotan milurte beran segitzen dutela argi dago. (gehiago…)
Urabako golko karibearra
2011-06-08 // Egunerokoa, Kolonbia // 2 iruzkin
Capurganako kostaldea.
Medellinetik azken unean onik eta salbu irtetea lortu nuen, hiru tipok lapurtzeko asmoz inguratu ninduten arren. Hasiera batean hirukote honek zer nahi zuen ulertzea asko kostatu zitzaidan, ez bainien tutik ere ulertzen ahoskera. Azkenean, tipoek amore emanda, urduri eta oldarturik armatuak zeudela esan zidaten. Orduan jabetu nintzen gertatzen ari zenaz eta ni ere izutu nintzen. Bat batean tipoetako bat nire moteltasunagatik kontua luzetxo xamar zihoala ikusirik handik alde egitea hobe zela esan zien besteei. Gertatutakoa oso ondo ulertu gabe metroko jende zurrunbiloan hartu nuen babesa. (gehiago…)
Abangoardia zementuan
2011-06-07 // Egunerokoa, Kolonbia // Iruzkinik ez
Antioquiako gobernua.
Zementu eta adreiluan oinarritutako modernitateak giro berezia ematen diote Medellini. Kolonbiako metro-sare bakarra hemen aurkitzen da. Bidea lur azaletik egiten duten bagoiak landaredi berde trinkoaren eta hiriaren arteko bategitea aztertzeko tresna ezin hobea dira. (gehiago…)
Hormiduriak: kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko arte tresnak
2011-06-02 // Kolonbia, Lagunak // Iruzkin bat
Egua berak margotutako hormirudiaren ondoan. "Lore guztiak moztu ditzakete baina ez dute inoiz udaberria geldituko" irakur daiteke muralan.
Zer da La Voragine kolektiboa?
Emakumeek osatzen dugun arte urbano taldea da. La Voragine kolektiboan hormirudiak edo muralak margotzen ditugu gure kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko. Hau ez da arte urbano soila, ezin baikara Estatuaren bidegabetasun eta biolentziaren aurrean isilik geratu. (gehiago…)
Ongi etorri beroa Kolonbiako hiriburuan
2011-05-31 // Egunerokoa, Kolonbia // Iruzkinik ez
Kolonbiako Unibertsitate Nazionalaren (UNC) campusa. Che Guevararen omenezko plaza.
Elian eta Shetza nire lagunen lagun batek, Rosak, eman dit lotarako lekua Soacha langile klaseko herri-gunean. Bere konpainiaz deskubritu dut Bogota handia. Nahiz eta ni beraientzat ezezaguna izan, Rosak eta bere familiak etxeko ateak parez pare ireki dizkidate eta Bogotako periferian bizitza nolakoa den ezagutzeko eta bizitzeko aukera eman didate. Adreilu biluzietako etxeak eta asfaltorik gabeko kaleak dituzten herri-guneen eguneroko erronka, Bogotara joan etorriko bidea egitean datza. Laneguna goizeko 6etan, goiz hasten dute autobusera inurrien antzera bideratzen diren pertsonek. Gehienak hiriburura iristeko ordu eta erdi edo bi ordu beharko dituzte. Denbora luze hori batek baino gehiago ametsak ehizatzeko erabiliko du. (gehiago…)
Mugaz muga militarrak
2011-05-26 // Egunerokoa, Kolonbia // 2 iruzkin
Caliko udaletxea.
“Kolonbia ez da lehen bezain arriskutsua, gaur egun bertatik bidaiatzea segurua da”. Hori da behin eta berriz jendeak errepikatzen duena. Badirudi esaldi hori zenbat eta gehiago errepikatu Kolonbiak urteetan bizitako gatazka armatua gainditutzat eman nahi dutela. (gehiago…)
“Hiritargoaren Iraultzak” teoria polita du
2011-05-24 // Ekuador, Lagunak // 2 iruzkin
Naroa Quilotoako galdaran.
Naroa (Ondarroa) unibertsitatean ezagutu nuen, elkarrekin Administrazio eta Politika Zientziak ikasi genituen. Gogoan dut bere euskalkia lehen aldiz entzun nuenean, estralurtarren hizkuntza iruditu zitzaidala, oraindik ere noizean behin kosta egiten zait ulertzea. Iaz Naroa Eusko Jaurlaritzako beka bati esker, Nazio Batuek Quiton duten Emakumeen zuzendaritzara joan zen lanera. Gabonetan gainera, lagun batzuekin Kubara eskapadatxo bat egin zuen. Sei hilabete luze hauetan bizitako esperientziaz ibili gara berriketan. (gehiago…)
Pululahua sumendi kraterra
2011-05-21 // Egunerokoa, Ekuador // Iruzkinik ez
Kraterra inguratzen duten mendietako bat.
Diegok La Paz (Bolivia) “ezarritako ordenari eta modernitateari ihes egiten dion hiria dela” zioen. Ideia hori buruan bueltaka dudala, Quito, modernitateak irentsi duen hiriburu polita iruditu zait. Espainian eta Euskal Herrian ikusi ditudan ekuatortarrengatik agian, nik Quito hiri indigenagoa izango zela espero nuen. Quitoko alde zaharra ikaragarria da, oso ederra. Espainolek kasu horretan lan ona egin zuten. Alde zahar hori inguratzen duenak ordea, kotxeentzako pentsatua dagoen ezleku arrunt bat baino ez da. Zorionez, momentuz modernitateak oraindik eraldatu ez duen paisai eta leku magiko ugari dago Quitotik ez urrun. Leku horietariko batez, Pululahuaz hitz egin zidan Tania, Etxebarriko lagun bat. (gehiago…)
Itsaso Bare afrikarra
2011-05-16 // Egunerokoa, Ekuador // Iruzkinik ez
Limoneseko kaia.
Ekuadorreko ipar-mendebaldean kokatzen dira afrikar jatorriko pertsonak gehiengoa diren herriak. Komunitate horien artean isolatuenetakoa den batera iritsi naiz manglarrak txalupan ordubetez igarota. Limonesera iritsitakoan oharkabean pasako ez naizela konturatu naiz: motxila soinean daraman mutil zuri eta bizardun bakarra neu naizelako. (gehiago…)