Hasiera »
Iker Blasen bloga - Filipinetatik
Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
“La Pazek ezarritako ordenari eta modernitateari ihes egiten dio”
2011-04-09 // Bolivia, Lagunak // Iruzkinik ez
Chacaltaya gailurrean (5.300 metro) atzerrian ere dabiltzan lagunez oroitu ginen.
Leioako Nazioarteko Ikasketen masterrean ezagutu genuen elkar Diegok, Minervak eta nik. Diego Kolonbia atzean utzita etorri zen Euskal Herrira. Ordutik ia lau urte egin ditu Bilbon iazko urte amaieran La Pazera lanera alde egin zuen arte. Bera La Pazen ibiliko zela aitzakia hartuta nire bidaia asmoek bultzada ederra jaso zuten. Honela Diego, Minerva eta nik elkar ikusi genuen azken bi aldiak Buenos Aires eta Hernanin izan ziren. Hirugarrena La Pazen izan da. Buenos Aires-Hernani-La Paz, konexio bitxia. Chacaltaya mendira (5.300 metro) gindoazela elkarrizketatu nuen Diego.
(gehiago…)
Iskanbila La Pazen
2011-04-07 // Bolivia, Egunerokoa // Iruzkinik ez
Boliviako Diputatu Ganbera.
La Pazeko zerua suziriek estalita dute azken aldian. Egun osoan zehar behin eta berriro entzuten dira leherketak. Evo Moralesen gobernuari zuzendutako protesta doinuak dira horiek. Lan sektore guztietatik iristen zaizkio kexak gobernuari. Txarrerako ala onerako Evo Moralesen gobernuak bigarren legealdiari ezegonkortasunez eman dio hasiera. Arazo horiek gobernuak hartutako erabaki batzuetan dute iturria, esaterako atzera bota behar izan zuen gasolina prezioaren igoera. (gehiago…)
Cochabambara goaz lagun!
2011-04-03 // Bolivia, Egunerokoa // Iruzkinik ez
Cochabambako udaletxea militarrez inguratua.
Ordu bat eta erdi lehenago iritsi da Cochabambara ekarri nauen autobusa. Sorpresa galanta hartu dut. Goizko 5ak eta ilun oraindik. Hala ere saltzaileak dagoeneko gauari bizia ematen dabiltza gosari beroak eta egunkariak jendeari eskaintzen. (gehiago…)
Haur langileak Sucren
2011-04-01 // Bolivia, Egunerokoa, Lagunak // Iruzkinik ez
Sucre hiriko behatokitik.
Estilo kolonialeko eraikin ederrez dago betea Sucre. Nire arbaso andaluziarren herriak ekartzen dizkit gogora. UNESCO ondarea izendatua, Boliviako hiriburu konstituzionalean bidaian euskaldunekin topo egin dudan lehen aldia izan da. Kilometro askotxo neramatzan euskaldunekin gurutzatu gabe. Kasu honetan Donostian irakasle-eskolan dabiltzan hiru neskarekin ibili naiz berriketan. Euskal Herrian ikasi baina Sucrera praktikak egitera etorritakoak dira. Esperientzia aparta izaten ari direla iruditu zait. (gehiago…)
Deabrua gutarra da
2011-03-30 // Bolivia, Egunerokoa // Iruzkinik ez
"El tio" deabruaren panpina meatze barruan.
Potosi Cerro Rico mendira doan aldapa polit luze bat baino ez da. Hiria meatzari estuki lotua dago. Aberastasun iturri espainiar erresumarentzat meatzeak milaka eta milaka pertsonen biziak irentsi zituen eta irensten jarraitu nahi duela dirudi. Paradoxikoki gaur egun biziraupen iturri izaten jarraitzen du Potosiko lagun askorentzat. Ezin daiteke esan 500 urte geroago herriak meatzari bizkarra ematen dionik. (gehiago…)
Aintzira gorria
2011-03-25 // Bolivia, Egunerokoa // 3 iruzkin
Aintzira gorria eta urrunean flamenkoak.
Txile gertu dugu eta ziztu bizian trafikanteen kotxeak pasatzen ikusi ditugu. Gu honaino ekarri gaituena berriz gorri koloreko aintzira bat da. Alga batzuek ematen diote kolore gorria aintzirari eta zeru urdinak eta borax metaketa zuriek paisaia postal koloretsu batean bihurtzen dute. Hori gutxi ez balitz, flamenko taldeak beste planeta batean sentiarazten dute bidaiaria. Mundu galdu horretan jarraitzen dugu isilik.
Uyuniko gesaltza
2011-03-25 // Bolivia, Egunerokoa // Iruzkinik ez
Ama eta alaba argazki sesioan.
3.653 metrotara dago munduko gesaltza handiena. Udaran euri jasek gesaltza ur azpian harrapatzen dute aste batzuez. Halaxe topatu dugu guk gesaltza 10 zentimetro ur azpian. Dirudienez urtaro hau gatza bizibide dutenentzat garrantzi handikoa da. Urak lurrean gogortua dagoen gatza ateratzen du azalera. Bat-bateko lakua lurruntzen denean langileak sortzen diren gatza mordoak bil ditzakete eta fabrika zaharkituetara eraman. (gehiago…)
Inauteriak Ameriketan
2011-03-20 // Argentina, Bolivia, Uruguai // 2 iruzkin
Bondinhoa Rio de Janeiroko kaleetan.
Azken hilabeteetan herrialde ezberdinetan egon naiz eta guztietan inauteriekin egin dut topo. Ameriketan inauteriak hilabeteak irauten duen festa dela dirudi. (gehiago…)
Bizien trena
2011-03-15 // Bolivia, Brasil, Egunerokoa // Iruzkinik ez
Puerto Quijarro eta Santa Cruz arteko trena.
Atzo Boliviara sartu baino lehenago dagoen azken herri brasildarrean, Corumba atseginean, bakarka bidaiatzen genbiltzan sei bidaiari elkartu ginen beharrez: Alison (australiarra), Arthur (israeldarra), Kenny (flandiarra), Klaus (brasildarra), Javier (galiziarra) eta ni. Batzuetan xelebrea eta nekagarria gehienetan izaten ari da gure arteko komunikazioa, une oro zer gertatzen ari den guztiek ondo ulertu dezaten gazteleraz, ingelesez eta portugesez errepikatu behar ditugu kontu guztiak. Nazio Batuetakoak dirudigu. (gehiago…)
Campo Grandeko bizkotxoak
2011-03-13 // Brasil, Lagunak // Iruzkinik ez
Ana eta Vanessa, ama eta alaba.
Campo Grande Mato Grosso do Suleko hiriburua da. Afonso Pena etorbide luzearen alboetan antolatzen da hiriaren merkatal bizitza. Hiria horretara mugatzen dela dirudi. Campo Grandek ez du bereziki polita egiten duen ezaugarririk, parke eder handi bat izan ezik. Hala ere, bada hiri hau interesgarria egiten duen zerbait, Brasilgo pantanal edo zingira famatua. Abendua eta maiatza bitartean lautada tropikal hau urez betetzen da eta mundu osoko ekosistema aberatsenetakoan bihurtzen da. Animaliak ikusteko leku paregabea da. (gehiago…)