Zumaiako lehengusu batek utzi zidan liburua. E-postaz idatzi zidan mezua esanez El profesor izeneko liburua irakurri berri zuela (Las cenizas de Ángela izeneko liburuaren egileak idatzia) eta utziko zidala. Liburua jaso eta hilabete batzutan eduki nuen apalean, zain, noiz hartuko. Udako oporren azken egunetan irakurri nuen eskolako itzulera prestatzen haste aldera. Erraz irakurri nuen liburua baina ez ninduen guztiz asebete.
Idazlea 30 urtez izan zen ingeleseko (literaturakoa eta sorkuntza tailer bat ere bazuen) irakasle AEBko institutu publikoetan eta ume aro gogorra izan zuen Irlandan eta badira interesekoak iruditu zaizkidan zenbait gauza, liburua irakurri ahala paper soltetan apuntatu ditudanak. Zuentzat ere uzten ditut, eta batez ere irakasleentzat, bat baino gehiago izango da eta hor nonbait:
quot;>
·No hay en el mundo cosa más tonta que un profesor que te dice que no hagas una cosa cuando ya la has hecho
·en vez de enseñar, les conté historias (bere bizitzako pasarteak batez ere)
·(…)el portavoz. En todas las clases hay uno, además del protestón, el payaso, el buenecito, el… La misión del portavoz es hacer preguntas, preguntar lo que sea con tal de que el profesor no imparta la aburrida leccioń.
·yo soñaba con una escuela donde profesores fueran guías y mentores en vez de capatacez.
·deja de menospreciarte a ti mismo. Ya se encargará de ello el resto del mundo con mucho gusto.
·pasar un día tras otro en el aula supone estar en otro mundo.
·toda clase tiene su química y a veces funciona y otras no.
·no se tiene respeto a los profesores que te mandan al despacho del director o llaman a tus padres.
·tienes que encontrarte a ti mismo. Tienes que desarrollar tu propio estilo, tus técnicas propias. Tienes que decir la verdad o te descubrirán.
·podría decirse que una oración es como un bolígrafo. Necesita algo que haga funcionar. Necesita acción, un verbo.
·existen dos maneras fundamentales de captar la atención del adolescente americano: el sexo y la comida.
·descubre que es lo que te gusta y céntrate en ello (irakasle hasi berri bati eman zion aholkua)
Eta gehiago, nire apunteetan geratu diren puntu gehiago ere badira. Eta ordenadorera pasatzerakoan ohartu naiz gauza asko interesgarriak direla oso eta nire klaseetan aplikatzeko modukoak, ni ere irakaslea eta hizkuntz irakaslea naizen aldetik. Irakaskuntzarako baliagarri den liburu erreferenterik ezagutzen duzue?
1 Iruzkin
ba ez dakit baliagarria izango zaizun ze gauza ebidenteak kontatzen ditu maila haundi batean baina nere bizi esperientziak irakatsi dit askotan ebidenteegia dena hezitzaileek ez dutela sumatu ere egiten.
nahiz eta zaharra izan (ia 20 urte) niretzako oso interesgarria izan da cachorros de nadie irakurtzea. igual zati batzutan interpretatzen jakin behar da 20 urtetan gauzak asko alda daitezkeelako…