Caótica Ana

Imanol Epelde
0

Ez da berdina zinera bakarrik edo lagunduta joatea. Gu lau joan ginen Julio Medemenen Caótica Ana ikustera. Filma amaitzean detaile bat: normalean mundu guztia zutitu eta joaten hasten da pelikula hondarreko letrak hastean. Kasu honetan letra oro amaitu artean gelditu ginen ia denok. Eta ia denok isilik, ia bi orduz jasotako informazio eta bizitako emozio koktela definitu ezinik.

Hori seinale ona da pelikularen balorazioa egiterakoan. Denok izan genuen zer hausnartu, zer interpretatu. Pelikula osoa pasa nuen nik hunkituta, fotogrametan harrapatuta eta negar ere egin nuen heriotzaren hots hotzak sentitzerakoan.


Hainbeste arte obrez jositako arte lanik inoiz ikusi dudan! Hainbeste Anaz osatutako Anak bizitakoak biziberritzen, urteen joanean ere kezkak eta nahiak beti berak baitira. Eta izango.

Julio Medem etxeko dugu La pelota vasca atera zuenetik eta jaso zituen kritikak jasotzean identifikatu ginen bere minarekin. Konplizitate horrekin ere joan ginen baina ezerk ez du kentzen lana ikaragarria dela. Edo konplizitate horrek ere mugatzen du iritzia? Nola nahi ere, edozeini gomendatzeko moduko pelikula.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA