Zapaburu artistak Putzuzulon

Imanol Epelde
0

Zarauzko gaztetxean, Putzuzulo Amets Fabrikan zarauzko eta inguruko artistak elkartu ginen, bueno, artistak edo arte bidez ondo pasatzeko eta ondo pasarazteko prest zegoen edozein. Mikrofonoak beti egon ziren zabalik, inork ezer egin, esan, edo kantatu nahi izanez gero. Koadro zuri bat ere jarri zen ikusentzule denen eskura, koadroa elkarren artean marraztu genezan.

Jende asko bildu ginen. Poz ematen du putzuloan hainbeste zapaburu elkartzea. Eta tartean izan ziren Jexux Mari Lopetegi, Mikel Aranzabal, Ze usain sound system, Stockolm S, Kuki and the bastards, Iker Lopetegi, Kutxus eta Nerea… ikaragarria izan den arte jaia. Ikaragarria! Sarri ez gara konturatzen zein altxor gauden inguruan…
Hemen dituzue bertan ateratako argazkiak.
Eta hoixe ea ez den azkena izaten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA