Batxokiz dekoratutako Arraioenea

Imanol Epelde
0

Iritsi berria naiz Putzuzulotik: irratsaioa izan dut 07-08 ikasturtean entreinekoz. Ostegunero edo ia ostegunero egingo dugu Lizarriturri Doktoreak eta 27zapata Jaunak. Iluntzeko 9etatik 10etara 99.3 frekuentzian. Eta zuei eskainiko dizuet osteguneroko irratsaioa blog honetan. Gaurkoan ni bakarrik aritu naiz: 27zapata. Eta ez dakizue zenbat disfrutatu dudan! Banuen gogoa mikrofonoari kilimak egiteko. Irratsaioa entzun nahi duzuenok hemen duzue, Batxokiz dekoratua.

Hori bai, irratsaioa amaitu berritan Putzuzuloko kontzertu gelan kontzertua zegoela eta bertan sartu naiz Aguexekin. Ikaragarria! Jendetza zegoen aretoan tuka-tuka-tuka musika entzuten: eztarriak urratu beharrean kantuan, gitarrak sutan, baxua trostan eta bateria tuka-tuka-tuka. Jendea buruak astintzen, izerdi usain itsaskor hezea airean, foko bakarra martxan eta bultzadak eta zerbeza katxiak hegan.

 

Ez da sinistekoa Putzuzuloan zenbat tuka-tuka-tuka kontzertu antolatzen diren eta zenbat jende mugitzen den; ustez musika marginala dena, iristen da bai. Hiru ziren talde ziren kontzertua jotzekoak: Diskoiraa (zarauztarrak, ostegunean estreinatu ziren), Karkaba (azpeitiarrak) eta Horror (d-beat punk disbarna, batzerlonatik alegia). Ba hoixe, izan direla eta izango direla gehiago ere, nahiz eta nik Ludwig Van Betethovenen 5. sinfonia gogorragoa eta gustagarriagoa dela pentsatzen segiko dudan, ez diot hutsik egingo Putzuzuloak oinak bustitzeko (edo lokazteko) tarteka baino gehiago ematen didan aukerari.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA