Izan nintzen zoriontsu, egin ninduzuelako. Gau bat izan zen, sorginek egindako txupitotan bustia, eroa, suzkoa, lizuna. Akelarre modernoa. Gure bihotzetan. Mila uzker libre eta eder egin ninduzuen alproja guztioi. Mila esker bizitzari, horrelako uneak erregalatzeagatik, ezustean, sorpresan.
Atzo ez nuen kamerarik atera. Baina mila irudik ere ez zuten atzokoa adieraziko.
1 Iruzkin
Euskal Jaietako azken hausnarketan botatako mezuak funtzionatu zuelako, edo beste zerbaiten eraginez izan ote zen larunbatekoa? Aukalo! Akelarrearena, konparazio erraza baina egokia gau harentzat. Hori bai, eskerrak irudirik ez dagoen! Bakoitzak izango ditu bereak, begi-ninietan eta burmuinean txertatuta, eta horrekin nahikoa da, ez? A, eta zorionak, eta disfrutau, txo!