Kolore bakarreko bidaiak gureak

Imanol Epelde
0

Bartzelonara gindoazen. Autobusez. Dozena bat lagun ginen. Antzerki bat egitera gindoazen. Umore betean. Kantuan. Barrezka. Txoferrak pelikula bat jarri zuen arte. Eta gu, guztiz ez bazen ere, isiltasun elizakora errenditu ginen, pelikulako musika eta gidoi bakarrera. Zenbait bidaiari ere kexuka hasi zitzaizkigun pelikula hasi eta kantuan jarraitzen genuelako. Nahiago dugu albokoarekin hizketan, kantuan edo ezertan baino pantailara emanak bizi bidaietan. Kolore bakarreko bidaiak gureak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA