Katu bat, katu beltz bat
gau beltz bateko goizeko ordu bietan.
Bele kaleko basura kontainerrean jan bila.
Yogur de fresa ez zaio gustatu,
baina ai! Nola zurrupatzen zuen,
nola milizkatzen
Pascual izeneko tetra brik batetatik eroritako esne hura!
Kontainer barrura sartu haiz gero.
Hi bezalako beste bi katu zeuden han. Beltzak.
Jan bila, nola ez!
Ez haute gogo onez hartu.
Jan beharra daukak baina!
Jan eta edan. Bizi!
Miazkatu hemen, zulatu han, kosk egin hor.
Zakar poltsa baten gainean orain,
beste katu are eta gosetuago baten alboan gero,
borrokan laster.
Iep!
Hire bi “lagunek” kontainerretik alde egin diate!
Arduratuta irten haiz nahaspilatik.
Kanpora jauzi egitear hengoen kontainerreko tapa itxi denean.
Auskalo nola!
Jarri zaik borborka odola!
Atea ireki nahi edonola.
Baina kaka! Ezin.
Hara! Ireki duk zertxobait orain…
…poxpolu bat sutan erortzen eta berriz atea nola ixten den ikusteko.
Eta kea, kea atzeman duk segituan.
Hasi haiz batera eta bestera urduri mugitzen.
Kolpe bat hemen, kolpe bat han: segundoko bat.
17.nean okertu zaik lepoa.
Sudurtxoa zanpatuta, hortzak okertuta, begi gorritu bi atera beharrean, odoletan blai erori haiz eta etzan su hartzear zeuden hondakinetan.
Ez hau suak akabatu behintzat.
2 Iruzkin
arrebarenetik erori nauk hirera!begiak irekitzean,non nagoenik ez diat asmatu,baina inguru polita aurkitu diat!egingo diat laprast berriro ere honera!
hau goguak hauek ya euskarastia hasteko!!