Ederki bizi gara irakasleak. Hala diote. Eta hala da. Dotore. Zerriak bezala bizi gara: kurrinka. Ekainean sartu berri garen honetan udako opor usaina itsasten da pasilo eta ikasgeletan eta azken egunetako bilera bukaezin eta lan zuzentzea geratzen bada ere, kito, egin dugu, amaitu da aurtengo ikasturtea.
Egia da irakasleak hainbeste kurrinen ondoan urteetan eginiko lokatzetara ohitzen garela, eta noizik eta behin astindu bat ondo etortzen dela gure lanaz hausnartzeko, pentsatzeko eta hobetzen saiatzeko.
Batetik horregatik irakurri dut hain gustura Joxerra Garziaren liburu hau, eta bestetik, umore dosi eta idazketa arin erakargarriz egina delako gozatu dut irakurtzean.
Irakasle zerri hori! Astindu eta garbitu zure lokatzak derrigorrez irakurri beharreko liburu honekin (finean guk ere behartzen ditugu-ta ikasleak irakurtzera!).
Eta sortu dizkit beste hausnarketa batzuk. Bera irakasle izana baita mila lekutan eta beste zenbait lanpostu ere probatua da. Ni berriz azken urteetan (izango dira 6-7) ikastetxe batean ari naiz betiko gezurrak kontatzen eta badirudi halaxe segiko dudala zerri-zerri beste hainbeste urtetan. Kaguen zotz, alemana ikasi izan banu bere garaian… Edo perila utzi, beste zerri batek egingo luke orain… Kurrin!
1 Iruzkin
gu bezelako irakasliakin txukuna ziak euzkuadi!!! jajajaja