Ezkonduta. Ni?

Imanol Epelde
0

Unai Iturriagarekin egin nuen amets atzo. Edo Unai Iturriagarekin ere egin nuen amets atzo, besteak beste. Bizar nahasi eta gaizki zainduarekin agertu zitzaidan. Zorionak ematen zizkidan, ezkondu berria nintzelako. Eta nik esaten nion ez nintzela ezkondu eta ea nork esan zion horrelakorik. Ezkondu, ni? Berak erantzuten zidan, joe, ba, edadean hago, ya tokatze zaik hiri re… Ezkondu lanetik oporrak hartu eta bidaian joateagatik bakarrik ezkonduko nintzela esan nion nik baina ez zidan gehiago ezer esan: bertso saio bat omen zuen, eta joan beharra omen zuen, hi! Bizar hori txukundu berko dek ba ohiuka esaten nion bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA