Bueltan da Arraio Enea. Bi astez Arraio irratiaren II. urteurrena ospatzen aritu eta gero, isilik egon ostean, soineko berriz dakargu Arraio Enea. Gaur aparailu guztiak hartu eta Getariara joango gara eta bertatik egingo dugu irratsaioa, itsasoa, mendia eta pare bat zerbeza lagun. Saiatuko gara, saiatuko garenez zuzenean entzun ezin dezaketenentzat ere (internetez ere entzun daiteke arraion!) grabazioa jartzen hurrengo egunetan, grabatzen asmatzen badugu behintzat. Beraz, badakizue bizitzari trago goxo bat eman nahi badiozue, piztu irratia eta zabaldu belarriak, 99.3an zarautzen eta mundu osoan arraion.