LOADING

Type to search

Komuneko paperean

Komuneko paperean XXXVI

Imanol Epelde 2008 Ira 08

Bero egiten du gaur

bero egiten du hemen

haize freskoak huelgara jo du

eta itzultzen denean ekaitza

ekarriko duela hitzeman du.

Haize freskoa hartzera bidali gaitu denak,

infernuko sura.

Eta infernuan ez dago zerbeza hotzik

infernuan kixkaltzen ateratzen dituzte baratzuri zopak

eta hitzak eta zigarroak pizten hasi aurretik erretzen dira.

Eta larriena,

esan didatenez

komunik ere ez omen dago.

Previous Article
Next Article

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude