Komuneko paperean XXXX

Imanol Epelde
0

Ez utzi joaten

poematxu hau bukatu artean,

Nire ixter astunen pisua atsegin ez badun ere,

jan ditudan San Jakoboen grasa

sentitzen badun ere,

ez nazan aska.

Itxaron ezan apur bat

orri zuri honetan ezkutaturik dagoen

poema azaleratu artean.

Eta emaidan atseden

arnas

eta

gogo gaur bezala

bihar ere hire gainean

eseri

eta amets perfumatuak papereratzeko.

Hire lau oinak izan daitezen

nire terapi jauregien habe,

eta leihora aterata

jauregiko leihora aterata

egin dezadan oihu

arkatzez

bai, baboa naiz!

oso baboa naiz!”

Baina babalore zoriontsua eta multikolorea

hire gainean eseri

eta hau bezalako poemak

izkiriatzen badizkinat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA