Urte zerri on guztioi!

Imanol Epelde
0

Lizarriturri DJ doktoreak eta 27zapatak indarberriturik egingo dugu urte berri honeko lehen irratsaioa. Opor luuze eta tripazaleen ostean 2009an egin asmo dugunaz arituko gara musika eta hitza amorrazioz konbinatzen. Eskertuko dute zuen belarri ertzek ordubeteko sesioa, 2009an zoriontsu nola izan esaten eta aholkatzen arituko garelako, 2009a inoizko urte ederrena izateko egin beharrekoaz hizketan, alegia.

Ez duzu gaur 21:15etan Zarauzko Arraio irratia piztuta eduki besterik egin behar!

Eta argazkiko zerria lokatzetan baino gusturago ibiliko zarete aurten. Benetan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA