Atzo eguerdiko 12etan Zarauzko ipurdi plazan 80 bat lagun inguru bildu ginen Israel Palestinan egiten ari den sarraskia salatzera. Jende kopuru polita izan zela ezin uka, baina ez dut uste behar adina lagun elkartu ginenik egoeraren larritasuna kontuan hartuta. Eta elkartu zirenen artean (ez da politizatzen hasteagatik baina) betiko aurpegiak: ezker abertzaleko jendea gehiena, Aralarreko eta Ezker Batuko beste zenbaitekin batera. Eta galdera da non ote ziren zarautzen bizi garen beste milaka lagunak, non ote ziren instituzioetako ordezkari lehenak, non nire lagun eta koadrilakoak, non nire zenbait osaba-izeba eta ezagun zenbait. Benetan. Askotan ez dut ezer ulertzen. Edo bai, ulertzen dut baina ez dut konprenitu nahi.
1 Iruzkin
ni naiz falta nintzenetako bat.Baina ez ez nuelako han egon nahi, edo ez nuelako joateko asmori, baizik eta ez nuelako joaterik izan. bale, aitzakia da, baina egiazkoa, zer egingo diogu ba! eskerrak ohituta nagoela nire ekizofreniara eta erabat gai naiz gorputzez leku batean egoteko, eta bihotza eta burua beste norabait bidaltzeko. eta atzo eguerdian, bihotza eta burua, biak, udaletxe aurrean nituen. eta gazakoekin. eta palestinar guztiekin. benetan. mx