Maiatzaren 21ean greba orokorra

Imanol Epelde
0

Penaz diot gure lantokian ez dela atera aurrera greba deialdia. Badakizue, azterketak tokatzen ziren eta "gero egun bakarrean zuzendu beharko ziren gero lanak", "irakaskuntzari ez dio zuzenean eragin krisiak"… Lanera etorri beharko dut egun horretan, baina ez isilik egotera. Ez eta geldirik egotera ere. Nire ikastetxean inon baino lan gehiago izango da egun horretan. Eta greba eguna webgune honetatik jarraituko dut:

www.grebaorokorra.info 

Bertan, egun horretarako propio sortutako telebista duzue, argazkiak, twitter bidezko jarraipen zuzena eta abar. Egun berean zuzeneko konexioak egingo dira leku difereentatik. Sartu, ikusi eta batez ere, parte hartu zuk ere!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA